Callejak berriz hartu du Vila-real zuzentzeko ardura, Garcia Plaza kargugabetu ostean
Javi Calleja da Vila-real taldeko entrenatzaile berria, Castelloko klubak astearte honetan Luis Garcia Plaza teknikaria kargugabetu ostean. Hala jakinarazi du Vila-realeko presidentea den Fernando Roigek.
Urpekari horiak duela 50 egun kendu zuen Javi Calleja entrenatzaile kargutik, eta Luis Garcia Plaza fitxatu zuen taldea zuzentzeko. Garcia Plazak 50 egun eman ditu Vila-realen, taldea jaitsiera postuetan utzi du, eta klubeko zuzendaritzak kargugabetzea erabaki du, Valentziaren aurka derbia galdu (3-0) eta hiru egun geroago.
Callejak urtebete eta bi hilabetez zuzendu zuen Vila-real. 2017ko irailaren 27an hartu zuen taldea zuzentzeko ardura, Fran Escriba ordezkatuz. Ondoren, kargugabetu egin zuten 2018ko abenduaren 10ean, eta berriro fitxatu dute 2019ko urtarrilaren 29an.
Zure interesekoa izan daiteke
Oviedok Luis Carrion kargutik kendu du, Sevillako jipoiaren ondoren
Carrion urrian itzuli zen Oviedora, Veljko Paunovicen ordez.
Festa-giroa Gasteizen, Alaves-Reala derbiaren harira
Chacho Coudeten eta Sergio Franciscoren taldeak 16:15etik aurrera arituko dira Mendizorrotzan nor baino nor gehiago. Derbi parekatua eta bizia izatea espero da. Zaleak goizetik hasi dira gozatzen!
2025-26 denboraldiko EA Sports Ligako 13. jardunaldiko golak eta laburpenak
EA Sports Ligako 13. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
Barcelona-Osasuna partida abenduaren 13an jokatuko da 18:30etan eta Alaves-R. Madril partida 14ean 21:00etan
EA Sports Ligako 16. Jardunaldia abenduaren 12an hasiko da Realaren eta Gironaren arteko partidarekin, eta abenduaren 15ean amaituko da Rayo Vallecano eta Betisen arteko partidarekin.
2025-26 denboraldiko EA Sports Ligako 12. jardunaldiko golak eta laburpenak
EA Sports Ligako 12. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
Fran Garagarza, Espanyolen kirol-zuzendari mutrikuarra, egonkor dago, bihotzekoa izan ondoren
Garagarza esna dago, egonkor, eta arriskutik kanpo. Perikitoen kirol-zuzendariaren gertukoek zuhurtzia eta errespetua eskatu dituzte.
2025-26 denboraldiko EA Sports Ligako 11. jardunaldiko golak eta laburpenak
EA Sports Ligako 11. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
Jose Manuel Ochotorena hil da, atezain ohi eta prestatzaile hernaniarra
Hernanin jaio zen 1961ean, Ochotorena Real Madrilen hezi zen atezain gisa, eta han egin zuen debuta lehen mailan, 1982an. Bi urte geroago, lehen taldeko atezaina zen.
2025-26 denboraldiko EA Sports Ligako 10. jardunaldiko golak eta laburpenak
EA Sports Ligako 10. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
Real Madril-Bartzelona (2-1): golak, polemika eta jokaldirik onenak
Etxeko taldearen golak Mbappek eta Bellinghamek egin dituzte; bisitariena, berriz, Ferminek.