Iñaki Williamsek ez du Ghanako selekzioan jarraituko
Williams anaietako zaharrenak 28 partida jokatu ditu Afrikako selekzioarekin, eta bi Munduko Txapelketatan eta Afrika Kopa batean parte hartu du.
Iñaki Williams, Ghanako selekzioarekin. Argazkia: Sare sozialak
Iñaki Williamsek amaiera eman dio ostiral honetan Ghanako selekzioko jokalari gisa izan duen ibilbideari. Halaxe adierazi du Athleticeko jokalariak sare sozialen bidez.
"Ghanako selekzio nazionalarekin egin dudan ibilbideari amaiera emateko unea iritsi dela sentitzen dut. Pozik, harro eta kamiseta hau jantzi dudan bakoitzean dena eman dudala jakitearen lasaitasunarekin noa", esan du jokalariak, eta "Ghana beti izango da nire parte. Black Starsei laguntzen jarraituko dut zuetako bat bezala", gaineratu du.
Williams anaietako zaharrenak 28 partida jokatu ditu Afrikako selekzioarekin, eta bi Munduko Txapelketatan eta Afrika Kopa batean parte hartu du.