Kevin Keegan futbolari ohi ingelesa hil da, 75 urte zituela
Mighty Mouse historiako futbolari ingeles onenetariko bat izan zen, bere erregaterako abileziagatik eta aireko jokoagatik.
Kevin Keegan futbolari ohia hil da, 75 urte zituela. Mighty Mouse historiako futbolari ingeles onenetariko bat izan zen, bere erregaterako abileziagatik eta aireko jokoagatik.
Jokalari moduan aurrelari posizioan eta eskuineko hegalean aritu zen bere ibilbidearen zehar, Liverpool, Newcastle, Southampton eta Hamburgo taldeetan jokatu zuen, besteak beste. Horrez gain, Ingalaterrako selekzioarekin jokatu zuen baita ere, 1972an egin zuen debuta eta hamar urteren buruan erretiratu zen, 1982ko Espainiako Munduko Txapelketan.
Bere jokalari ibilbidean zehar palmares zabala lortu zuen, garaikur horien artean hiru Ingalaterrako liga, Alemaniako liga bat eta Europako Kopa bat (gaur egungo Txapeldunen Liga) daude. Baina titulu horien guztien gainetik, bi urte jarraian irabazi zituen urrezko baloiak nabarmentzen dira (1978an eta 1979an).
Jokalari ibiltzeari utzi eta hamar urtera, entrenatzaile izatea erabaki zuen Kevin Keeganek. Ingalaterrako hainbat taldetan ibili zen, Manchester Cityn, Manchester Uniteden eta Newcastlen adibidez; azkeneko horretan, bi aro egin zituen. Gainera, Ingalaterrako selekzioaren hautatzailea izan zen 1999 eta 2000 artean.
Newcastle Uniteden entrenatzaile ibili zen lehenengo etapan, Armthorpekoak Athletici aurre egin zion 1993-1994 denboraldiko UEFAren bigarren fasean. Joaneko partidan garaipena lortu zuten ingelesek 3-2ko emaitzarekin, baina itzulikoan ezin izan zuten abantaila horri eutsi. Kuko Zigandak lortutako golak eman zion sailkapena Bizkaiko taldeari.