Pep Guardiolak Manchester City utziko du 10 denboraldi eta 20 tituluren ostean
Entrenatzaile kataluniarrak talde ingelesaren aulkia utziko du denboraldi honen amaieran, kontratua amaitu baino urtebete lehenago, baina City Groupekin lotuta jarraituko du enbaxadore global gisa.
Pep Guardiola entrenatzaile kataluniarrak Manchester Cityko entrenatzaile kargua utziko du uda honetan, eta amaiera emango dio Ingalaterrako klubeko 10 denboraldiko etapari.
"Kataluniarra 2016ko uztailean iritsi zen Cityra, eta erabateko eraldaketa ekarri du taldearen buru izan den 10 urteetan, 20 titulu garrantzitsu irabazita", iragarri du klubak ohar batean.
Aulkia utzi arren, Guardiolak City Football Group taldeari lotuta jarraituko du enbaxadore global gisa. Kargu berri horretan, aholkularitza teknikoa eskainiko die taldeko klubei, eta proiektu eta lankidetza zehatzetan egingo du lan.
Entrenatzaile kataluniarra 2016ko udan iritsi zen talde ingelesera, 3 denboraldiz Bayern Munich taldea zuzendu ondoren, eta 6 Premier League, Txapeldunen Liga bat (klubaren historiako lehena), 3 FA Cup, 5 Ligako Kopa, Kluben Munduko Txapelketa bat, Europako Superkopa bat eta 3 Community Shield irabazi ditu ordutik.
Guardiolaren etorkizuna airean dago oraindik, hainbat informaziok Italiako selekzioarekin lotu duten arren. Manchester City taldeak, bere aldetik, horren ordezkoa aurkitu behar du orain.
Zure interesekoa izan daiteke
PSGk Europako bigarren Superkopa irabazi du erreskadan, Emeryren Aston Villa mendean hartuta (2-1)
Kvaratskheliak aurretik jarri ditu frantziarrak lehen zatian, baina Madjok berdinketa lortu du atsedenaldira heldu aurretik. Bigarren zatian, Douek berdinketa desegin du.
Sentimendu Kopan, Alaves txapeldun
Euskal taldeak denboraldi berria prestatzen ari dira. Taxoaren Sentimendu Kopa jokatu dute Osasunak, Alavesek eta Realak. Lehenbiziko partidan, Alavesek 3-0 hartu du mendean Osasuna. Bigarrenean, Alavesek eta Realak bana egin dute. Eta hirugarrenean, berriz, Realak 0-2 hartu du mendean Osasuna. Emaitza hauekin, Alavesek irabazi du Sentimendu Koparen bosgarren edizioa.
Rockson Yeboah erdiko atzelariaren fitxaketa iragarri du Osasunak
22 urteko defendatzaile ghanarra Suediako I.F.K. Göteborg taldetik iritsi da 3 milioi euroren truke, bost denboraldirako sinatu du eta 30 milioiko klausula izango du.
Gorrotxategi entrenamenduetara itzuli da
Eibartarrak zelaia zapaldu du bere taldekideekin batera pubalgiako mina gainditu ostean.
Osasunak Diego Rico fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Ezker hegaleko atzelaria, azken hiru denboraldiak emanda, libre zegoen; 2021etik 2023ra bitartean, Realean aritu zen.
Anaitz Arbilla: “Hasiera on bat izatea nik uste dut positiboa dela”
Eibar Teneriferen aurkako debuta prestatzen ari da. Talde armaginak igandean, 17:00etan, jokatuko du lehen partida. Anaitz Arbilla taldeko kapitainak hamaikagarren denboraldia hasiko du Eibarrekin. Ondo hastea garrantzitsua dela uste du.
Maria Carvajal, Eibarreko erdilari berria, Juventusek utzita
Corteganan (Huelva) jaio zen 2008an, eta 15 urterekin egin zuen debuta Lehen Mailan, Sporting Huelvarekin. Urtebeteko kontratua izango du talde armaginean.
Imanol Idiakez donostiarrak Cadizeko entrenatzaile izateari utzi dio
Idiakez aurreko denboraldian iritsi zen talde andaluziarrera, eta salbazioa lortu ondoren, "adostasunez" utzi du diziplina, Liga hasteko lau egun bakarrik falta direnean.
Nahia Aparicio: “Poz handia hartzen dugu horrelako partidak jokatzeagatik”
Nahia Aparicio Realeko jokalariak eta Arturo Ruiz entrenatzaileak Chelsearen aurkako kanporaketaru buruz aritu dira hitz egiten. Apariciorentzar oso norgehiagoka berezia izango da; Ruizentzat, berriz, "ilusio berri bat".
Chelsea-Reala, Txapeldunen Ligako hirugarren sailkatze kanporaketan
Joaneko partida Londresen jokatuko dute, ziurrenik abuztuaren 26an, eta itzuliko neurketa, Gipuzkoan, irailaren 2an izango da, aldaketarik ez bada. Talde irabazlea liga faserako sailkatuko da; galtzailea, ordea, Europa Kopako bigarren sailkatze kanporaketara pasako da.