20 URTE ELITEAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Cesar Azpilicueta nafarrak futbola utziko duela iragarri du 36 urterekin

2007an egin zuen debuta Osasunarekin eta ordutik hona Olympique Marseillan, Chelsean, Atletico Madrilen eta Sevillan aritu da.

Cesar Azpilicueta se retira
César Azpilicueta, Sevillarekin aurkeztu zen egunean. Argazkia: Efe.

Cesar Azpilicueta Sevillako atzelariak amaitutzat emango du jokalari profesional gisa egindako ibilbidea, ostiral honetan iragarritakoare arabera.

36 urteko nafarrak, "etapa berri bat" hasiko duela esan du, elitean hogei denboraldi eman ondoren, eta "esker ona" agertu du bizi izandako "une bakoitzagatik" eta futbolak emandakoagatik.

Horrez gain, nafarrak 44 aldiz jokatu du Espainiako selekzioarekin eta, joan den udan iritsi zen Sevillara Atletico Madril taldetik, hainbat lesio izan ostean.  

Sare sozialetan idatzitako mezu batean adierazi duenez, "hainbeste urtez  ametsa bete eta bizi ondoren, etapa berri bati ekiteko unea" iritsi zaiola esan du, nahiz eta erabakia hartzea "kosta" egin zaiola aitortu.

Azpilicuetak eskerrak eman dizkie bere ibilbidean izan dituen taldekide, entrenatzaile eta laguntzaile tekniko guztiei. "Eskerrik asko pertsona eta jokalari gisa egunero hazten laguntzeagatik. Osasuna, Olympique Marseilla, Chelsea, Atletico Madril eta Sevilla taldeen elastikoak eramatea eta nire herria eszenatokihandienetan ordezkatzea benetako pribilegioa izan da", azpimarratu du.

Nire bihotza eskerronez eta oroitzapenez beteta dago, eta hurrengo erronketan nirekin eramango ditut.

Azpilicuetak 2007ko otsailean egin zuen debuta Osasunarekin , eta 2013ko otsailean lehen partida jokatu zuen internazional gisa, Uruguai-Espainia neurketan. Bere ustez, "une bakoitzak garrantzi handia izan du", eta aipamen berezia izan du zeleentzat, haien babesak bere onena ematera bultzatu dutelako.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X