Lesioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Manex Lozanok lotailu gurutzatua hautsi du Racingekin egindako entrenamendu batean

Athleticek Racingi utzitako jokalariari ebakuntza egingo diote, eta agur esango dio 2025/26 denboraldiari.       

Manex Lozano
Manex Lozano. Argazkia: realracingclub

Manex Lozano aurrelariak, Athleticek Racingi utzitako jokalariak, lesio larria egin du gaur goizean Santanderko taldearekin egindako lan saioan.

Kantabriako taldeak zabaldutako parte medikoaren arabera, Lozano entrenamendutik erretiratu da, eskuin belaunean min handia nabaritu baitu gaizki jarri ondoren. Lehen proben arabera, badirudi aurreko lotailu gurutzatua hautsi duela.

Jokalariari ebakuntza egingo diote, eta 2025/26 denboraldiari agur esango dio.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X