Real Madrilek kargutik kendu du Xabi Alonso tolosarra, eta Arbeloak hartuko du bere lekua
Talde zuriak ohar baten bidez jakinarazi duenez, entrenatzaile gipuzkoarrarekin "ados jarrita, lehen taldeko entrenatzaile izateari uztea erabaki dute".
Real Madrilek Xabi Alonso kargutik kentzea erabaki du Bartzelonaren aurka Espainiako Superkoparen finala galdu ondoren. Talde zuriak ohar baten bidez jakinarazi duenez, "teknikariarekin ados jarrita, lehen taldeko entrenatzaile izateari uztea erabaki dute". Gainera, klub merengeak jakitera eman du Alvaro Arbeloa izango dela lehen taldeko entrenatzaile berria.
"Xabi Alonsok beti izango du madrildar guztien maitasuna eta miresmena, Real Madrilen mito bat delako eta gure klubaren balioak uneoro erakutsi dituelako. Real Madril beti izango da bere etxea", ziurtatu du Florentino Perezek zuzentzen duen taldeak oharrean.
Alvaro Arbeloak zurien bigarren taldea zuzentzen zuen 2025eko ekainetik, Raul Gonzalezen lekukoa hartuz, eta bere teknikari ibilbide osoa harrobian egin du.
Arbeloak, jokalari gisa, Real Madrilen elastikoa defendatu zuen 2009 eta 2016 artean, 238 partida ofizialetan, eta zortzi garaikur irabazi zituen: bi Europako Kopa, Kluben Munduko Kopa bat, Europako Superkopa bat, Liga bat, bi Errege Kopa eta Espainiako Superkopa bat.
Arbeloak lehen taldearen aulkia hartu du, bigarren taldean hilabete batzuk eman ondoren. Zurien bigarren taldea Lehen RFEFko 1. multzoko laugarren postuan dago.
Real Madrilen oharrean ez da zehazten Alvaro Arbeloak lehen taldeko prestatzaile gisa izango duen kontratuaren iraupena. Lehen erronka asteazken honetan izango da, Errege Kopako final-zortzirenak jokatzeko Albaceteri egingo dion bisitan.
Zure interesekoa izan daiteke
Atletico Madril izango da Realaren edo Athleticen aurkaria Sevillako finalean
Bartzelonak joaneko partidako desabantaila murriztu du hiru golekin (3-0), baina luzapena behartzeko laugarrena falta izan zaio.
Braulio Vazquez: “Egon nahi dudan lekuan nagoela erakutsi dut, zoriontsu naizen lekuan”
Braulio Vazquez aurkeztu dute Osasunako kirol zuzendari 2029ra arte. Galiziarra Osasunan kirol zuzendari gisa denbora gehien egon den gizona izango da. Prentsaurrekoan adierazi duenez, "hori niretzat harro egoteko modukoa da", eta klub garrantzitsuen aukerak izan dituela gaineratu du.
Quique Sanchez Flores, Alaveseko entrenatzaile berria
Gasteizko klubak Eduardo 'Chacho' Coudet ordezkatzeko aukeratu du 61 urteko entrenatzailea; izan ere, River Plate taldeak Coudet fitxatu du. Sanchez Flores, EA Sports Ligan, Getafe, Valentzia, Atletico Madril, Espanyol eta Sevilla zuzendu ditu. 2028ra arte sinatu du Alavesekin.
Coudetek Alaveseko entrenatzailea izateari utzi dio
Argentinarra 2024ko abenduan hasi zen euskal taldea zuzentzen, Luis Garcia Plazaren ordez. 2024-2025 denboraldian, Coudet entrenatzaile zebilela, Alavesek EA Sports Ligako azken-aurreko jardunaldian lortu zuen mailari eustea, eta 2025-2026an jaitsiera postuetatik kanpo ibili da.
Valverde: "Gure asmoa da garaipena argi bilatzea"
"Talde bakoitzak bere baliabideak ditu, estilo desberidnak ditugu", adierazi du Athleticeko entrenatzaileak; Valverdek talde zuri-gorriak Realaren aurka asteazkenean jokatuko duen Errege Kopako partida izan du hizpide.
Realaren zaleek talde txuri-urdinaren autobusari harrera eginen diote, asteazkenean, Kopako derbiaren aurretik
Rino Matarazzoren taldearen autobusak realzaleen animoak jasoko ditu, 19:00etatik aurrera, Anoeta hotelean hasita.
Carmen Alvarezek 2028ra arte berritu du Eibarrekin
Aurrelaria bigarren aldia ari da betetzen Eibarren; 2021ean, Atletico Madrilek utzita ailegatu zen Ipuruara, eta 2024-2025 denboraldian itzuli zen talde armaginera.
'Dos Hermanas Oscar de Marcos' Athleticen peñak beste final bat bizi nahi du Sevillan
Sevillako peñak 73 bazkide ditu eta erdiak, gutxi gorabehera, ez du inolako loturarik Euskal Herriarekin. Badakite finalerako sailkatzea zail dagoela, baina ez dute fedea galtzen. Sevillan jokatutako aurreko finaletan kaleak animatu zituzten euren txarangarekin, eta gabarra bat ere atera zuten Guadalquivirren.
Itxaso Uriarte, futbola utzita: "Nostalgia badaukat; nire kasuan, lana beti bertan egon da"
Uriartek ibilbide luzea eta bikaina burutu du goreneko mailan, Realean eta Athleticen. Berdegunean egindako lanaz gain, aldagelan ere izan da erreferentea, taldekide gazteagoentzat.
Reala-Athletic partida, Errege Kopako finalaurrekoetako itzulikoa, zuzenean
Ez galdu asteazken honetan, martxoak 4, Errege Kopako finalerdietako itzuliko partida, Realak eta Athleticek jokatuko dutena, ETB1en, kirolakeitb.eus-en eta ETB ONen. 20:30etik aurrera "Koparen Bila" programa hasiko da. Ondoren, bi taldeen arteko norgehiagoka emango da eta, amaitutakoan, partidu osteko saio berezian partida aztertuko da.