Jose Luis Mendilibarrek Olympiakosekin berritu du denboraldi bat gehiagorako, 2027ko ekainera arte
Euskal entrenatzailea 2024ean ailegatu zen Greziako taldera, eta, orain arte, Pireoko taldea 2023-2024 denboraldiko Konferentzia Liga eta 2024-2025 denboraldiko Liga eta Kopa irabaztera eraman du.
Jose Luis Mendilibar euskal entrenatzailea; irudia: Europa Press
Jose Luis Mendilibarrek Olympiakosekin berritu du denboraldi bat gehiagorako, 2027ko ekainera arte, Greziako taldeak jakinarazi duenez. Euskal entrenatzailea 2024an ailegatu zen Olympiakosera, eta, orain arte, Pireoko taldea 2023-2024 denboraldiko Konferentzia Liga eta 2024-2025 denboraldiko Liga eta Kopa irabaztera eraman du.
Gaur egun, Olympiakos bigarren postuan dago Greziako Ligan, AEK liderra puntu bakarrera duela, eta Txapeldunen Ligako liga fasean 29. postuan dago. Urtarrilaren 3an, Greziako Superkopa izanen du jokoan, OFI Kretaren aurka.
Zure interesekoa izan daiteke
Errege Kopako final zortzirenak eta Erregina Kopako final laurdenak urtarrilaren 7an zozkatuko dituzte
Errege Kopan (zozketa 13:00etan hasiko da), Alaves, Athletic, Osasuna eta Reala daude sailkatuta; Erregina Kopan, (zozketa 16:30ean hasiko da) Realak eta Athleticek ezagutuko dituzte euren aurkariak.
Berenguer: “Ez baduzu asmatzen, beste taldeak egingo du”
Athleticeko jokalariak, talde zuri-gorriak Espanyolen aurka jokatutako partida amaituta, nabarmendu du nola, porrota gorabehera, gol gehiago sartzeko aukerak sortu dituen; nafarrak egin du Ernesto Valverderen taldearen gol bakarra.
Athleticek Espanyolen aurka talka egin du, eta urtea porrot batekin bukatu du San Mamesen (1-2)
Berenguerrek zuri-gorriak aurreratu ditu lehen zatian, baina atsedenaldia baino lehen Romerok partida berdindu du. Aldageletatik bueltan, Millak bigarrena egin du, eta lehoiek ez dute erantzuten jakin.
Matarazzok dio hasiera-hasieratik "oso lotura estua" sentitu zuela Realaren balioekin
Bestalde, Realeko presidenteak eta kirol-zuzendariak, Jokin Aperribayk eta Erik Bretosek, "talde berri bat eraiki" behar dela onartu dute, talde txuri-urdinaren entrenatzaile berriaren aurkezpenean.
Alaves Kopatik at geratu da Bartzelonaren aurka galduta (1-6)
Babazorroek ezin izan dute Kataluniako taldearen maila berdindu, eta amaitutzat eman dute euren bidea txapelketan.
Sansek porrot egin du etxean Ceutaren aurka (1-3)
Txuri-urdinek partida indartsu hasi duten arren, Ceutak maila tekniko handia erakutsi du, eta hiru puntuak eraman ditu.
Reala final-laurdenetara pasa da Deportivo garaituta (1-4)
Egigurenen gol batek, Imaderen bik eta Rodriguez Herreroren beste batek garaipena eta final-laurdenetarako txartela eman diete txuri-urdinei.
Blanco: "Askoz gehiago exijitu behar diogu geure buruari"
Alaveseko jokalariak Osasunaren aurka galdutako derbiaz hitz egin du (3-0) Sadarren jokatu den EA Sports Ligako 17. jardunaldiko partidan.
Herrera: "Erraza dirudi, baina asko borrokatu behar izan dugu"
Osasunako atezainak Alavesen aurka irabazitako derbiaz (3-0) hitz egin du Sadarren jokatu den EA Sports Ligako 17. jardunaldiko partidan.