Lagapena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eunate Astralaga atezainak utzita jokatuko du berriro Eibarren

Athleticeko atezaina, 19 urtekoa, aurreko denboraldian ere utzita egon zen talde armaginean.
Eunate Astralaga. Artxiboko argazkia: Eibar
Eunate Astralaga. Artxiboko argazkia: Eibar

Athleticek ostiral honetan baieztatu duenez, Eunate Astralaga atezainak Eibarren jokatuko du datorren denboraldian ere, utzita, aurreko denboraldian bezala.

Astralagak 19 urte ditu, eta 2027ra arte du kontratua Athleticekin. 2024-25 denboraldian, F Ligako 17 partida jokatu zituen armaginekin, eta apirilean Espainiako selekzioko lehen taldearen deialdian sartu zuten lehen aldiz.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X