Conquense-Reala, Minera-Alaves, Ceuta-Osasuna eta Barakaldo-Racing Ferrol, Kopako 2. kanporaketako partidak
Zehaztuta daude jada Errege Kopako bigarren kanporaketako partidak. Zozketa Espainiako Futbol Federazioaren Las Rozaseko (Madril) Futbolaren Hirian egin da. Athletic, Real Madril, Bartzelona eta Mallorca taldeak salbuetsita daude, Espainiako Superkopa jokatuko dutelako. Hurrengo kanporaketan ekingo diete txapelketari.
Osasuna, Reala, Alaves eta Barakaldo dira bigarren kanporaketa honetan lehiatuko diren Euskal Herriko taldeak. Lauretatik Bizkaiko taldea da maila baxuenean dagoena, eta Racing Ferrol izango du aurkari. Bigarren Mailako taldearen kontrako kanporaketa Lasesarren (Barakaldo) jokatuko da.
Babazorroek, txuri-urdinek eta gorritxoek etxetik kanpo jokatuko dute. Osasunak Ceuta izango du aurkari, Realak Conquenseren kontra jokatuko du, eta Alaves Deportiva Mineraren aurka ariko da.
Neurketak abenduaren 3, 4 eta 5ean jokatuko dira.
Errege Kopako 2. kanporaketako partidak:
Salamanca CF - Celta
UD Logroñes - Girona
Barbastro - Espanyol
Europa - Las Palmas
Ejea - Valencia
Pontevedra - Vila-real
Cacereño - Atletico Madril
Avila - Valladolid
Olot - Sevilla
Sant Andreu - Betis
Estepona - Leganes
Deportiva Minera - Alaves
Conquense - Real Sociedad
Orihuela - Getafe
Unionistas Salamanca - Rayo Vallecano
Ceuta - Osasuna
Ponferradina - Castello
Barakaldo - Racing Ferrol
Gimnastic Tarragona - Huesca
Ourense - Deportivo Coruña
Yeclano - Elx
Marbella - Burgos
Cultural Leonesa - Almeria
Andorra - Cartagena
Zamora - Tenerife
Cadiz - Eldense
Racing Santander - Sporting Gijon
Zaragoza - Granada
Zure interesekoa izan daiteke
Lisci: “Osasunari ondo ematen ez zaion aurkaria dugu aurrean"
Osasunako entrenatzaileak Betisen aurka jokatuko duten EA Sports Ligako 31. jardunaldiko partidaz hitz egin du.
Iker Muñozek 2030era arte berritu du kontratua Osasunarekin
Klubak akordioa lortu du futbolariarekin beste hiru urtez gorritxo bezala jarraitzeko.
Matarazzo: “Badakigu zer datorkigun, baina orain Alavesen aurkako partida da garrantzitsuena"
Pellegrino Matarazzok azpimarratu du Realak Alavesen aurka larunbat honetan jokatuko duen derbia soilik daukala buruan, Kopako finalerako astebete gelditzen bada ere.
Iraola kontratua berritzearen inguruan ari da hizketan Bournemouthekin, baina akordiorik gabe
Iraolak hiru denboraldi daramatza Bournemouthen, eta klubak kontratua berritu nahi dio, baina honek ez du oraindik erabaki zein izango den bere hurrengo urratsa.
Ander Guevara: “Alavesekin 100 partida betetzea gauza inportantea da niretzat"
28 urteko gasteiztarrak 100. partida jokatu zuen Arabako taldearekin aurreko asteburuan, Osasunaren aurkako derbian. Asteburu honetarako beste erronka bat dauka: Alavesek Realaren aurka jokatuko duen derbia irabaztea.
Atletico Madril eta PSG sailkapenean aurrera doaz, joaneko partidetan Bartzelonari eta Liverpooli irabazita
Koltxoneroek mendean hartu dute Barça Nou Campen (0-2 ), Alvarezen eta Solothen golei esker. Frantziako taldeak beste horrenbeste egin du Liverpoolen kontra (2-0), baina etxean, Parisen, Doueren eta Kvaratskheliaren golei esker.
Bayernek eta Arsenalek lehen kolpea eman dute etxetik kanpo, eta finalerdietara hurbildu dira
Alemaniako txapeldunak azken 25 urteetan lehen aldiz irabazi du Santiago Bernabeun (1-2), eta Ingalaterrako taldeak Lisboako Sporting mendean hartu du azken minutuetan (0-1).
Juanan Larrañaga: “Reala ondo dago; erakutsi zion Altletico Madrili gai dela aurre egiteko”
Errege Kopako atarian, Juanan Larrañaga Realeko jokalari ohia elkarrizketatu dugu. 87ko partidaz eta ostean bizitzakoaz aritu gara berarekin. Oraingoan, ordea, Larrañagak “beste leku batetik eta lasaiago” ikusiko du finala.
Sansek porrota jaso du Sportingen aurka, Gijonen (1-0)
Txuri-urdinek Asturiasko taldea asko estutu dute azken minutuetan, baina ezin izan dute norgehiagoka berdindu.
Toni Martinez: “Atzetik hasten zarenean partida bikoitza da"
Toni Martinez Alaveseko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan Osasunaren aurka 2-2 berdindu ondoren.