Bilbon jokatuko den Emakumezkoen Txapeldunen Ligako finaleko ekitaldiak abiatu dituzte
Maiatzaren 25ean, 18:00etatik aurrera, San Mames estadioak UEFA Women's Champions League txapelketako finala hartuko du lehenengo aldiz, Europako emakumezkoen futbol-kluben kirol-ekitaldirik handiena. Halako final bat Euskadin jokatuko den bigarren aldia da; izan ere, 2020an, Donostiako Reale Arenak hartu zuen Wolfsburg eta Lyonek jokatutako finala. Frantziarrak izan ziren nagusi orduan: 1-3.
Horren harira, benetako tamainadun brontzezko eskultura bat jarri dute gaur goizean Bilboko Poza Lizentziatuaren kale amaieran, Luis Briñas kalearen ertzean, handik igarotzen baitira zaleak estadiora doazenean. Estatuak Nahia moduko neskatoak irudikatzen ditu, estadiora begira dagoen neskatila, ilusioz beterik eta harro; baloia zapaltzen du, eta noizbait estadio ospetsuetan finalak jokatzea eta Europako txapeldun izatea du buruan, bere publikoak babestuta, hori lortu duten beste neska batzuek bezala.
Hala, 2024ko UEFA Women's Champions League txapelketako finalaren ikur bihurtu da Nahia, baita Bilbo, Bizkaia eta Euskadiko berdintasunaren eta hainbat balioren nortasun-ikur ere, hala nola errespetuarena, inklusioarena eta aniztasunarena emakumezkoen futbolean. Horiek horrela, helburua da kirolean egon beharreko aukera-berdintasunarekiko konpromisoaren adierazgarri izatea estatua, eta aurtengo finala oroitzeko plaka bat jarri diote.
Juan Villa artista eta eskultoreak, Capa Esculturasen laguntzarekin batera, egindako eskulturarekin atera dute argazkia Euskadiko emakumezkoen futbol arloko hainbat pertsonak eta erakundeetako ordezkari ugarik, euskal erakundeetako ordezkariek, UEFA, RFEF, Euskadi, Araba, Gipuzkoa zein Bizkaiko futbol-federazioetakoek, Athletic Clubekoek eta futbol-klubetakoek.
Ondoren, San Mameseko Sala Norte aretoan aurkeztu da "Asko dago jokoan" izeneko kanpaina, eskultura ardatz hartuta. Besteak beste, mahai-inguru labur bat ere antolatu dute, honako parte hartzaile hauekin: Arantza Gallastegui arbitroa, Deportivo Alaves klubeko emakumeen taldeko kirol-zuzendaria Dafne Triviño, Aintzane Encinas Realeko futbolari ohia, eta Euskadiko lehenbiziko entrenatzaile emakumezkoa, Ana Astobieta. Halaber, Irene Paredes munduko txapeldunak mezua bidali du bideo bitartez.
Ekitaldian zehar agerian utzi dute finala aukera paregabea dela nabarmentzeko euskal herritarrek kirolean -eta futbolean bereziki- berdintasuna sustatzeko duten konpromisoa. Era berean, azpimarratu dute futbol-partida bat eta eliteko kirol-ekitaldi bat baino askoz gehiago dela. Amaitzeko, Amane Ibañez aurkezleak honako hau esan du: "Futbolean aritzen diren emakumeak ikusarazteko herritarren jaia bihurtu behar da finala. San Mames bete behar dugu, San Mames betez gero, denok irabaziko dugulako".
Martxoaren 8an jarriko dira sarrerak salgai
2024ko UEFA Women's Champions League txapelketako sarrerak martxoaren 8an jarriko dira salgai, 12:00etatik aurrera. Online erosi ahalko dira, internet bidez: 15, 20 eta 25 euroko prezioan, kategoriaren arabera. Premium kategoriako sarrerak ere erosi ahalko dira, 45 eurotan. Espero dugu euskal herritarrak hitzordura bertaratzea, bertatik bertara bizi dezaten kirol-ekitaldia.
Horrez gain, 30 lagun baino gehiagoko taldeak osatzen dituzten futbol-klub, talde, lagunarte eta elkarteek martxoaren 8tik 12:00etatik aurrera sarrerak erosteko eskaera bidali ahalko dute helbide elektroniko honetara: grupotickets@rfef.es.
Zure interesekoa izan daiteke
Atletico, Leverkusen, Bodø/Glimt eta Newcastle, Txapeldunen Ligako final-zortzirenetara
Emaitza altuko markagailuek, Milaneko ezustekoak eta nagusitasunez ebatzitako kanporaketek erabaki dituzte final-zortzirenetarako sailkapenak.
Alejandra Estefaniari ebakuntza egin diote berriro eskuineko belaunean
Erdilari zuri-gorriari artroskopia egin diote eskuin belaunean. Jokalariak larri lesionatu zen eskuin belaunean 2024ko irailean.
Pablo Ibañez: “Irabazteko eta aurrerapauso bat emateko gaitasuna dugun une garrantzitsuetan, ez dugu egiten”
Alavesek berdindu egin du Gironaren aurka Mendizorrotzan (2-2). Arabako taldeak ez du nahi zituen hiru puntuak eskuratzea lortu, beraz, Pablo Ibañezek esan digunez "garaipena laster heldu behar da". Martxoaren 27an Levanteren aurkako partidan hori izango da babazorroen helburua.
Lucas Boyek, bere bi golekin, puntu bat erreskatatu du Mendizorrotzan Gironaren aurka (2-2)
Coudeten taldea partida hasi eta berehala aurreratu da aurrelari argentinarraren gol bati esker, baina Gironak berdinketa lortu du lehen zatian eta markagailua irauli du atsedenaldiaren ostean. Neurketaren azken minutuetan binakoa egin du Boyek.
Sansek nagusitasunez irabazi dio Cadizi Nuevo Mirandillan (0-2)
Txuri-urdinen bigarren taldeak ondoz ondoko hirugarren garaipena lortu du Cadiz mendean hartuta. Donostiako taldeak sendotasuna eta eraginkortasuna erakutsi ditu, etxeko harmailetan atsekabea nagusitu den norgehiagokan.
Baskoniari omenaldia, Alaves-Girona partidaren hasieran
Alaves eta Gironaren arteko partida hasi baino lehen, Baskoniari omenaldia egin diote Mendizorrotzan, atzo, Valentzian, Saskibaloiko Errege Kopako finala irabazteagatik. Markus Howardek egin du ohorezko sakea, Tadas Sedekerskis kapitainak garaikurra zaleei eskaintzen zien bitartean.
Mallorcak Jagoba Arrasate kargugabetu du
Taldearen zuzendaritzak azaldu duenez, "klubak aro berri bat irekitzeko duen borondateari erantzuten dio erabakiak, egungo dinamikari buelta emateko eta aurretik den denboraldiari aurre egiteko".
Cultural Leonesak kargutik kendu du Ziganda
Entrenatzaile nafarrak agur esan dio Leoneko taldeari 20 jardunalditan sei garaipen eta zazpi berdinketa lortu ostean, azkena Leganesen zelaian (1-1).
Unai Marrerok kontratua luzatu du 2030era arte
Azpeitiako atezainak txuri-urdinen atea defendatuko du lau denboraldi gehiagoz.
Realak beste garaipen bat eskuratu du Espanyol garaituta (2-1)
Realak beste garipen bat lortu du RCD Espanyioli 2-1 irabazita gaur arratsaldean Zubietan jokatu den F Moeve Ligako 21. jardunaldiko partidan. Txuri-urdinak jaun eta jabe izan dira hasieratik amaierara arte.