Fernando Llorentek futbola utziko duela konfirmatu du
Fernando Llorentek futbola 38 urterekin utziko duela konfirmatu du, 18 denboraldi profesional gisa aritu ostean. Athletic, Juventus, Sevilla, Swansea, Tottenham, Napoli, Udinese eta Ebar taldeetan aritu da 18 denboraldi horietan.
"Txiki-txikia nintzenetik futbolari izatearekin amets egiten nuen. Eta nork esan behar zidan futbolak eman didan guztia emango zidala!", dio Llorentek bere sare sozialetan gaztelaniaz, italieraz eta ingelesez zabaldutako mezuan, bere goletako batzuk biltzen dituen lau minutuko bideo batekin batera.
Llorente Athleticen harrobian hazi zen 11 urte zituela, eta lehen taldearekin 2005. urtean debuta egin ostean bederatzi denboraldi jokatu zituen lehoi jantzita.
Guztira, 333 partida jokatu eta 112 gol egin zituen, Bilboko taldea modu polemikoen utzi aurretik. Llorentek ez zuen Athleticek kontratua berritzeko egiteko eskaintza onartu eta 2013ko ekainean Bilbotik alde egin zuen Juventus talde italiarrarekin sinatzeko.
Juventusekin bost titulu irabazi zituen bi denboralditan: bi Liga, Kopa bat eta bi Superkopa, eta 2015ean Sevillarekin sinatu zuen. Andaluziarrekin 2016. urteko Europa Liga irabazi zuen.
Ondoren Premier Leaguera jo zuen, bertan Galeseko Swansea taldean (2016-2017) eta Tottenham Hotspurren (2017-2019) jokatu zuen. Denboraldi horren amaieran Italiara itzuli zen Napoli taldean jokatzeko. Italiarrekin Kopa irabazi zuen. Urte eta erdi geroago, Udineserekin fitxatu zuen.
Azken taldea, Eibar
Llorentek Eibarren jokatu ditu azken partidak profesional gisa, iaz, Bigarren Mailan. Armaginekin 22 neurketa jokatu ditu; azkena, 2022ko ekainaren 15ean, Ipuruan, Gironaren aurka, igoera playoffean. Gutira, bi gol egin ditu talde gipuzkoarrarekin.
Espainiako selekzioari dagokionez, 24 parti da jokatu ditu eta zazpi gol egin ditu. Llorentek Munduko Txapelketa eta Eurokopa irabazi zituen Espainiarekin 2012. urtean.
Zure interesekoa izan daiteke
Laportek giharretako lesio "larria" du, eta 2026ra arte ez du berriro jokatuko
Diagnostiko honekin, atzelariak Valverderen taldeari urtea bukatzeko geratzen zaizkion lau neurketak galduko ditu, Txapeldunen Ligakoa PSGren aurka, Ligako biak, Celta eta Espanyolen kontra, eta Kopako kanporaketa Ourenseren aurka.
Asier Villalibre: "Beste Asier bat sentitzen naiz"
Asier Villalibre Racingeko jokalaria Racing taldean jokatzen ari da aurten, Athleticen eta Alavesen aritu ostean. Oso gustura dagoela azpimarratu du, betiko Asier sentitzen dela berresteaz gain.
Euskal taldeen norgehiagoken ordutegiak Kopako final-hamaseirenetan
Eibarrek eta Realak abenduaren 16an, asteartean, jokatuko dute, Alavesek eta Osasunak 17an, asteazkenean, eta Athleticek 18an, ostegunean.
Yuri Berchiche: ''Niretzat PSGren aurkako partida oso berezia izango da''
"Egin behar dugunaren adibiderik onena Atleticoren aurkako larunbateko partida da. Hori da denok ikusi nahi dugun Athletic. Horrela zelairatzen bagara, partida irabazteko aukera gehiago izango ditugu", azpimarratu du atzelariak San Mamesen eskaini zuen prentsaurrekoan.
''Eldenseren aurkako partida oso zaila izanen da, asko sufritzen da; partida serio bat egitera joanen gara''
Realak Eldenseren aurka jokatuko du Errege Kopako kanporaketa. Jon Karrikaburuk badaki zer den Pepico Amat Berrian jokatzea eta berarekin egon gara bere erreakzioa ezagutzeko.
Alaves-Sevilla, Eibar-Elx, Huesca-Osasuna, Eldense-Reala eta Ourense-Athletic, Kopako final-hamaseirenetan
Kanporaketak, partida bakarrean, abenduaren 16an, 17an edo 18an jokatuko dituzte.
Iñigo Argibide: ''Amets bat izan da titularra izatea, eta gainera, irabazi dugu''
Iñigo Argibide Osasunako jokalaria pozik agertu da Levanteri irabazi ostean. Titular izatea amets bat izan dela berretsi du, berriz errepikatzea espero duela esateaz gain.
Aymeric Laportek gihar lesioa du, eta partida batzuk emango ditu jokatu ezinik
Athleticeko atzelariak, larunbatean, talde zuri-gorriak Atletico Madrilen aurka jokatu zuen partidan, berdegunea utzi behar izan zuen. Aitor Paredes zigortuta dagoela, Ernesto Valverdek soilik erdiko atzelari bat du Paris Saint-Germainen aurkako neurketarako.
Hirugarren porrota jarraian jaso du Eibarrek (1-2)
Bigarren zati osoan zehar Eibar partidaren agintea hartzen saiatu da markagailuari buelta emateko, baina ez da posible izan eta hirugarren porrota jarraian jaso du.
Altonagaren golak garaipena eman dio Eibarri Logroñon (0-1)
Eibarrek 0-1 gainditu du Logroño F Moeve Ligako 13. jardunaldian. Arene Altonagak sartu du armaginei garaipena eman dien gola.