Zein izango dira Euskadiko kirol-esparruetako edukierak urriaren 7tik aurrera?
Ostegun honetatik aurrera (urriak 7), Euskal Autonomia Erkidegoko futbol-estadioek euren edukieraren % 100 hartu ahal izango dute, orain arteko % 60ko muga atzean utzita.
Horrela, honako egun hauetan egingo dute bat berriro Lehen eta Bigarren Mailako euskal taldeek euren zaleekin inolako edukiera mugarik izan gabe:
Ipurua (urriaren 10ean): Reala B – Ponferradina (Neurketa Reale Arenan jokatzekoa zen, baina Realak zelai-aldaketa eskatu du).
Ipurua (urriaren 15ean): Eibar – Almeria
Lezama (urriaren 16an): Amorebieta – Cartagena
Reale Arena (urriaren 16an): Reala – Mallorca
Mendizorrotza (urriaren 18an): Alaves – Betis
San Mames (urriaren 23an): Athletic – Vila-real
5.000 lagunetik beherako edukiera duten espazio itxietara ere 100 % edukiera bueltatuko da, eta horixe da frontoien kasua. Asteburu honetan, adibidez, Lau t'erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen partidak publiko murrizketarik gabe jokatu ahal izango dira.
% 80eko muga 5.000 lagunetik gorako edukiera duten espazio itxietan
5.000 lagunetik gorako edukiera duten espazio itxiak diren esparruetan antolatutako ekitaldietarako, berriz, % 80eko mugari eutsiko dio EAEk, hori da, hain zuzen ere, Buesa Arena (Baskonia) eta Bilbao Arena (Bilbao Basket)saskibaloiko kantxen kasua.
Beste zenbait murrizketa
Horrez gain, maskara erabiltzen jarraitu beharko da barnealdeetan; baita ere kanpoaldeetan, pertsonen arteko distantzia mantendu ezin denean. Azkenik, ekitaldietan jateko eta edateko debekuari eutsiko zaio, barrualdeetan zein kanpoaldeetan, baldin eta helburu horretara bideratutako eremu batean ez bada.
Zure interesekoa izan daiteke
Atletico, Leverkusen, Bodø/Glimt eta Newcastle, Txapeldunen Ligako final-zortzirenetara
Emaitza altuko markagailuek, Milaneko ezustekoak eta nagusitasunez ebatzitako kanporaketek erabaki dituzte final-zortzirenetarako sailkapenak.
Alejandra Estefaniari ebakuntza egin diote berriro eskuineko belaunean
Erdilari zuri-gorriari artroskopia egin diote eskuin belaunean. Jokalariak larri lesionatu zen eskuin belaunean 2024ko irailean.
Pablo Ibañez: “Irabazteko eta aurrerapauso bat emateko gaitasuna dugun une garrantzitsuetan, ez dugu egiten”
Alavesek berdindu egin du Gironaren aurka Mendizorrotzan (2-2). Arabako taldeak ez du nahi zituen hiru puntuak eskuratzea lortu, beraz, Pablo Ibañezek esan digunez "garaipena laster heldu behar da". Martxoaren 27an Levanteren aurkako partidan hori izango da babazorroen helburua.
Lucas Boyek, bere bi golekin, puntu bat erreskatatu du Mendizorrotzan Gironaren aurka (2-2)
Coudeten taldea partida hasi eta berehala aurreratu da aurrelari argentinarraren gol bati esker, baina Gironak berdinketa lortu du lehen zatian eta markagailua irauli du atsedenaldiaren ostean. Neurketaren azken minutuetan binakoa egin du Boyek.
Sansek nagusitasunez irabazi dio Cadizi Nuevo Mirandillan (0-2)
Txuri-urdinen bigarren taldeak ondoz ondoko hirugarren garaipena lortu du Cadiz mendean hartuta. Donostiako taldeak sendotasuna eta eraginkortasuna erakutsi ditu, etxeko harmailetan atsekabea nagusitu den norgehiagokan.
Baskoniari omenaldia, Alaves-Girona partidaren hasieran
Alaves eta Gironaren arteko partida hasi baino lehen, Baskoniari omenaldia egin diote Mendizorrotzan, atzo, Valentzian, Saskibaloiko Errege Kopako finala irabazteagatik. Markus Howardek egin du ohorezko sakea, Tadas Sedekerskis kapitainak garaikurra zaleei eskaintzen zien bitartean.
Mallorcak Jagoba Arrasate kargugabetu du
Taldearen zuzendaritzak azaldu duenez, "klubak aro berri bat irekitzeko duen borondateari erantzuten dio erabakiak, egungo dinamikari buelta emateko eta aurretik den denboraldiari aurre egiteko".
Cultural Leonesak kargutik kendu du Ziganda
Entrenatzaile nafarrak agur esan dio Leoneko taldeari 20 jardunalditan sei garaipen eta zazpi berdinketa lortu ostean, azkena Leganesen zelaian (1-1).
Unai Marrerok kontratua luzatu du 2030era arte
Azpeitiako atezainak txuri-urdinen atea defendatuko du lau denboraldi gehiagoz.
Realak beste garaipen bat eskuratu du Espanyol garaituta (2-1)
Realak beste garipen bat lortu du RCD Espanyioli 2-1 irabazita gaur arratsaldean Zubietan jokatu den F Moeve Ligako 21. jardunaldiko partidan. Txuri-urdinak jaun eta jabe izan dira hasieratik amaierara arte.