Atano III pilotalekua
Ezkurdia eta Zabaleta Donostia Hiria Torneoaren finalerako sailkatu dira, neurketa gogor, parekatu eta zirraragarria jokatuta (22-21)
Bikote nafarrak Jokin Altunak eta Beñat Rezustak osatutako bikote gipuzkoarra mendean hartu zuen asteazkenean, finalerdietan. Horrela, Joseba Ezkurdiak eta Jose Javier Zabaletak Unai Laso eta Martxel Iztuetaren aurka neurtuko dituzte indarrak ostiral honetan, final handian. Bi finalak, Seriea A eta B, zuzenean eskainiko ditu EITBk, eta pilota jaialdia 21:00etan hasiko da.
Artolak eta Lasok datorren larunbatean, Atanon, jokatuko den finalerdirako pilotak aukeratu dituzte
Bi pilotariak konforme azaldu dira aurkitutako materialarekin. Aurrelari nafarrak bi aste izan ditu larunbateko neurketa prestatzeko; gipuzkoarrak, bost egun besterik ez, baina oso motibatuta iritsiko da igandeko norgehiagokaren ostean.
Elordi-Zabaleta eta Jaka-Iztueta bikoteek materiala hautatu dute finalerdietako bigarren jardunaldiko neurketari begira
Larunbatean, Donostiako Atano III.a pilotalekuan, lehen jardunaldiko bi bikote galtzaileek neurtuko dituzte elkarren indarrak. Jakak eta Iztuetak Laso-Albisu aurtengo bikote onenaren aurka galdu zuten; Elordik eta Zabaletak, Altuna eta Ezkurdiaren kontra.
Pilota Pro Liga eta Donostia kirola 2026an Atano III frontoian pilota profesionalaren presentzia handiagoa izateko akordio batera ailegatu dira
Akordio honekin, frontoi donostiarrak egutegi profesionalean gutxienez hamar ekitaldi hartzea ziurtatzen du; Bikoteko Txapelketako, Buruz Burukoko eta Lau t’erdikoaren final erdi bat bertan jokatu beharko dute.