37 urte
Gorde
Kendu nire zerrendatik

David Villak futbol profesionala utziko du

Egun Japoniako Kobe taldean dago eta aurretik AEBko New York Cityn aritu zen.
David Villa
David Villa. Argazkia: EFE

David Villa jokalariak futbol profesionala utziko duela iragarri zuen bart. Japonian jokatzen ari den txapelketa azkenekoa izango dela esan zuen, beraz, denboraldia amaitzean agur esango dio futbolari.

Beti esan diot neure buruari nahiago dudala nik futbola utzi, futbolak ni utzi baino lehen'. Asko pentsatu dudan gauza da', argitu zuen asturiarrak prentsa aurrean. Villa hedabideen aurrean agertu zen Kobe bere egungo taldeak antolatutako prentsaurrekoan.

37 urteko jokalaria urte hasieran heldu ze Japoniako Kobe taldera, lehenago AEBko New York Cityn aritu zen eta Espainiako liga Bartzelonan, Valentzian, Atleticon eta Sportingen. Asturiaseko taldean eman zituen bere lehenengo urratsak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X