Europa Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Realak Europa Ligako atarikoak saihestu ditu; Athleticek bi jokatuko ditu

Bartzelonak Errege Kopa irabazi ostean, Athleticek Europarako txartela eskuratu du. Realak zuzenean multzoen fasean hasiko du txapelketa.
WILLIAN JOSE XABI PRIETO GOL REAL SOCIEDAD EFE
WILLIAN JOSE XABI PRIETO GOL REAL SOCIEDAD EFE

Realak ez du Europa Ligako atarikorik jokatu beharko, eta txapelketa multzoen fasean jokatuko du zuzenean.

Athleticek, bestalde, Europarako txartela lortu du. Bi kanporaketa jokatu beharko ditu, uztailaren bukaeratik aurrera.

Bartzelonaren garaipenak Errege Kopan bidea zabaldu die bi taldeei, Kataluniakoak Txapeldunen Liga jokatuko dutelako. Seigarrenari bidea erraztu zaio, eta zazpigarrena txapelketan sartu da. Alaves, baina, Europa Liga gabe geratu da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X