Mendizorrotzak derbi berria hartuko du 1. Mailan
Zure interesekoa izan daiteke
Turrientes: “Neurketa zaila eta oso berezia izango da, baina guztien bultzadarekin helburutik gertu egongo gara"
"Zubietara sartzen zaren momentu hauekin amets egiten duzu; zaila da, lan asko egin behar da, baina bide onetik noa", azaldu du Realaren erdilariak. "Familia eta lagunak finala iristeko deseatzen daude, gu ere bai, partida oso berezia delako denontzat", onartu du beasaindarrak.
Jokin Aperribay: “Nik beti uste izaten dut Reala faborito dela, baina aurkari oso zaila izango dugu aurrean”
EITBk Realaren presidentea elkarrizketatu du, larunbatean talde txuri-urdinak jokatuko duen Errege Kopako final handiaren harira. Aperribay baikor azaldu da, eta, halaber, mezu bat luzatu die zale guztiei: “Jendeak gozatzea espero dut”.
Bayernek Real Madril kanporatu du azken minutuetan, eta Arsenal distirarik gabe sailkatu da
Bavariako taldeak 6-4ko emaitza lortu du kanporaketan, Allianz Arenan jokatutako itzulerako partidan 4-3 irabazi ostean. Bestalde, Artetaren taldeak hutsean berdindu du, etxean, Sportingen aurka, eta joaneko partidan sartutako gol bakarrarekin nahikoa izan du sailkatzeko.
Sevillan bizi diren realzaleak pozik, flamenko txuri-urdin eta guzti
Asier Aranguren lankidea Sevillan da jada larunbateko finalaren harira. Peña Nazarenarekin, Sevillan bizi diren realzaleekin, bildu da gaur.
Sergio Alvarezek kontratua berritu du 2028ra arte
Erdilari asturiarrak 30 partida baino gehiago jokatu ditu denboraldi honetan, 250 partida ofizialetara iritsiz.
Donostia eta Gipuzkoa osoa, Cartujako festaren parte izateko prest
15:00etatik 01:00etara, Alderdi Eder Cartujako jai giroaren parte izango da. Donostian bi pantaila erraldoi jarriko dira partida ikusteko, Sevillarekin konektatzeko, eta ekitaldi eta ezustekoz beteriko programazioa izango da gozagai.
Jon Martin: “Final parekatua izango da, bi talde oso osoren arteko partida”
Jon Martinek “amets bat” biziko du larunbateko Errege Kopako finala jokatzean, hala azaldu du gaur emandako prentsaurrekoan. Lasartearrak badaki jokalari oso onez osatutako taldea izango duela aurkari, baina argi esan du beraiek irabaztera doazela.
Atletico eta PSG, finalerdietara Bartzelona eta Liverpool kanporatuta, hurrenez hurren
Koltxoneroek 1-2 galdu dute Metropolitanon jokatu den final-laurdenetako itzulerako partidan, baina kanporaketa 3-2 irabazi dute. Bestalde, paristarrek talde ingelesa 0-2 hartu dute mendean, Anfielden, eta Luis Enriqueren jokalariek, egungo txapeldunek, hirugarren urtez jarraian jokatuko dituzte finalerdiak.
Realaren 405 bazkide gehiagok izango dute aukera Kopako finalean izateko
Klub txuri-urdinak astearte gauean iragarri duenez, eta Espainiako Futbol Federazioko sarrerak saltzeko plataforma kudeatzeaz arduratzen den konpainiak egin duen prozesuaren ondorioz, 318 eserleku gehiago sortu dira Cartujako hainbat sektoretan; gainera, erosketa prozesuaren bigarren fasean 87 sarrera sobera gelditu dira.
Jon Gorrotxategi: “Harrobiko jokalari batentzat finalera iristea… ezin duzu amestu ere egin”
Jon Gorrotxategirentzat, Realeko harrobiko jokalariarentzat, bere taldearekin jokatuko duen lehen finala izango da. Txiki-txikitatik Realean hazia, bere ametsa beteko du larunbatean.