Athleticek kostata lortu du txartela eta Reala at geratu da
Athleticek sufrituta erdietsi du Kopako final-laurdenetarako txartela. Zuri-gorriek partida kaskarra jokatu dute San Mamesen, eta Celta nagusitu da (0-2). Hala ere, joaneko emaitza (2-4) baliatu dute txapelketan aurrera egiteko. Malaga izango dute aurkari hurrengo kanporaketan.
Realak, bestalde, agur esan dio Kopari. Vila-realekin bina egin du Anoetako neurketan, eta at geratu da. Txartela Marcelinorenek eskuratu dute (1-0, Madrigaleko norgehiagokan).
Sufrimendua San Mamesen
Lehen zatia parekatua eta aspergarria izan da. Athleticek aurkariak baino hasiera sendoagoa eman dio neurketari, baina galiziarren jokoak hobera egin du, eta markagailua estreinatzeko gol-aukerak sortu ditu. 12.ean, erantzun ona eman dio Herrerinek Santi Minaren jaurtiketa arriskutsuari, eta hamar minutu geroa Charlesentzat izan da abagunea.
Atsedenaldira heltzeko ordu laurden baten faltan, eskuarekin ukitu du baloia De Marcosek area barruan, baina epaileak ez du ezer adierazi. 39.ean, Orellanak gutxigatik ez du atezain zuri-gorria ezustean hartu.
Bigarren zatia hasi eta berehala, markagailuan aurrea hartu du Celtak, Xabi Etxeitak bere atean sartutako golarekin. Santi Minak penalti puntura erdiratu du, eta atzelariak ez du zortea lagun izan.
61.ean, bigarrena egin du Celtak, penaltiz. Akatsa Muniainena izan da, lagapenean, baina penatia Mikel Ricok egin du. Orellanak ez du hamaika metroetatik huts egin. San Mames oso urduri jartzen hasita zen.
Adurizena izan da Athleticek bigarren zatian egin duen aurreneko jaurtiketa, 33.ean. Ez da azpimarratzeko moduko ezer gehiagorik gertatu. Azkenean, lasaitasun sentsazioa, baina zuri-gorrien irudia kezkagarria izan da oraingoan ere.
Fitxa teknikoa:
0 - Athletic Club: Herrerin; De Marcos, Gurpegui, Etxeita, Balenziaga; Iturraspe, Rico; Muniain, Beñat (Iraola, 62'), Ibai (Susaeta, 67'); eta Williams (Aduriz, 62').
2 - Celta: Ruben Blanco; Sergi Gomez, Cabral, Fontás, Samuel; Radoja, Augusto Fernandez (Borja Fernandez, 46'), Alex Lopez (Bongonda, 53'); Santi Mina, Charles eta Orellana (Pablo Hernandez, 68').
Golak:
0-1, 49': Etxeitak, bere atean.
0-2, 60': Orellanak, penaltiz.
Txuri-urdinek, Kopari agur
Realak indartsu hasi du partida, presioa egiten, baina jarrera hori laster desagertu egin da, eta Vila-realek minutuek aurrera egin ahala eskuratu du baloiaren-jabetza.
Gerard Morenok 0-1ekoa egin du 26.ean, jaurtiketa gurutzatu batekin Rulli gaindituta. Moyesen taldea ez da golaren ostean suspertu, eta Rulliri esker bere horretan mantendu da bisitarien errenta.
Alabaina, atsedenaldira heltzear, banakoarena sartu du Carlos Velak. Korner batean, buruarekin eman dio Agirretxek, Asenjo atezainak baloia urrundu du, baina aldaratzea mexikarrari heldu zaio eta sarea zulatu du. Realak itxaropenari eutsi dio.
Musacchio 51.ean saiatu da, eta Gerard Vila-realek egindako hurrengo jokaldian. Etxeko taldean, Xabi Prietok izan du bigarrena egiteko gol-aukera ona, 54.ean.
Moyesenek golaren bila jarraitu dute, baina Marcelinoren taldeak hartu du berriro ere aurrea. Oraingoan Giovani izan da golegilea (1-2).
Realak ez du amore eman, eta Granerok 2-2koa egin du, 75.ean. Madrildarraren bolea ederra izan da. Hala ere, ez da gehiagorako denbora nahikorik izan, eta gipuzkoarrak ez dira markagailuari buelta emateko gai izan.
Fitxa teknikoa:
2 - Reala: Rulli; Aritz Elustondo, Mikel (Finnbogason, 75'), Iñigo Martinez, Yuri; Ruben Pardo, Granero, Xabi Prieto; Canales (Chory Castro, 61'), Carlos Vela eta Agirretxe.
2 - Vila-real: Asenjo; Rukavina, Musachio, Dorado, Costa; Pina (Bruno, 65'), Trigueros, Moi Gómez (Cheryshev, 78'), Nahuel; (Mario, 69') Giovani eta Gerard.
Golak:
0-1, 26': Gerard.
1-1, 44': Vela.
2-1, 72': Giovani.
2-2, 74': Granero.
Zure interesekoa izan daiteke
Lisci: “Osasunari ondo ematen ez zaion aurkaria dugu aurrean"
Osasunako entrenatzaileak Betisen aurka jokatuko duten EA Sports Ligako 31. jardunaldiko partidaz hitz egin du.
Iker Muñozek 2030era arte berritu du kontratua Osasunarekin
Klubak akordioa lortu du futbolariarekin beste hiru urtez gorritxo bezala jarraitzeko.
Matarazzo: “Badakigu zer datorkigun, baina orain Alavesen aurkako partida da garrantzitsuena"
Pellegrino Matarazzok azpimarratu du Realak Alavesen aurka larunbat honetan jokatuko duen derbia soilik daukala buruan, Kopako finalerako astebete gelditzen bada ere.
Iraola kontratua berritzearen inguruan ari da hizketan Bournemouthekin, baina akordiorik gabe
Iraolak hiru denboraldi daramatza Bournemouthen, eta klubak kontratua berritu nahi dio, baina honek ez du oraindik erabaki zein izango den bere hurrengo urratsa.
Ander Guevara: “Alavesekin 100 partida betetzea gauza inportantea da niretzat"
28 urteko gasteiztarrak 100. partida jokatu zuen Arabako taldearekin aurreko asteburuan, Osasunaren aurkako derbian. Asteburu honetarako beste erronka bat dauka: Alavesek Realaren aurka jokatuko duen derbia irabaztea.
Atletico Madril eta PSG sailkapenean aurrera doaz, joaneko partidetan Bartzelonari eta Liverpooli irabazita
Koltxoneroek mendean hartu dute Barça Nou Campen (0-2 ), Alvarezen eta Solothen golei esker. Frantziako taldeak beste horrenbeste egin du Liverpoolen kontra (2-0), baina etxean, Parisen, Doueren eta Kvaratskheliaren golei esker.
Bayernek eta Arsenalek lehen kolpea eman dute etxetik kanpo, eta finalerdietara hurbildu dira
Alemaniako txapeldunak azken 25 urteetan lehen aldiz irabazi du Santiago Bernabeun (1-2), eta Ingalaterrako taldeak Lisboako Sporting mendean hartu du azken minutuetan (0-1).
Juanan Larrañaga: “Reala ondo dago; erakutsi zion Altletico Madrili gai dela aurre egiteko”
Errege Kopako atarian, Juanan Larrañaga Realeko jokalari ohia elkarrizketatu dugu. 87ko partidaz eta ostean bizitzakoaz aritu gara berarekin. Oraingoan, ordea, Larrañagak “beste leku batetik eta lasaiago” ikusiko du finala.
Sansek porrota jaso du Sportingen aurka, Gijonen (1-0)
Txuri-urdinek Asturiasko taldea asko estutu dute azken minutuetan, baina ezin izan dute norgehiagoka berdindu.
Toni Martinez: “Atzetik hasten zarenean partida bikoitza da"
Toni Martinez Alaveseko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan Osasunaren aurka 2-2 berdindu ondoren.