Malagak abantaila hartu du Bartzelonaren aurkako kanporaketan
Errege Kopako final-laurdenetako joaneko partidak jokatu ziren asteazkenean. Zaragoza-Sevilla eta Bartzelona-Malaga partidak berdinduta bukatu ziren, eta finalerdietarako txartela itzulerako partidetan erabakiko da.
Zaragozaren eta Sevillaren arteko partida nahiko kaskarra izan zen, eta golik gabe bukatu zen (0-0). Unai Emeryk debuta egin zuen Sevillako entrenatzaile moduan Romaredan.
Bartzelonak eta Malagak, ordea, ikuskizuna eman zuten Camp Noun. Bi taldeak ez ohiko jokalari ugarirekin osatu zituzten hasierako hamaikakoak. Malagak aurrea hartu zuen markagailuan Iturrak 25. minutuan sartutako golari esker (0-1). Pinto atezainak eta Thiagok huts egin zuten jokaldia hasterakoan, eta Iturrak ez zuen oparia alferrik galdu. Pozak, ordea, ez zion asko iraun Malagari. Bartzelonak markagailua irauli zuen hiru minututan Messiren (1-1) eta Puyolen golei esker (2-1). Welligtonen huts batez baliatu zen Messi Barçaren lehen gola sartzeko, eta Puyolek buruz sartu zuen 2-1ekoa, zorte pixka batekin.
Bigarren zatian, abagune ugari izan zituen Bartzelonak, baina ez zuten Kameniren ate aurrean asmatu. 75. minutuan Malaga hamar jokalarirekin geratu zen Monrealek txartel gorria ikusi zuelako. Malaga jokalari bat gutxiagorekin geratu zen, baina Bartzelonak ez zuen abagune argirik sortu azken minutu horietan. 91. minutuan izan zuen partidako azken abagunea Malagak, eta Pellegrinik zuzentzen duen taldeak ez zuen abagune hiri alferrik galdu. Dudak falta jaurti zuen, eta Camachok binakoa (2-2) ezarri zuen markagailuan. Ondorioz, kanporaketa irekita geratzen da ostegunean (22:00etan) Rosaledan jokatuko den itzulerako partidarako.
Zure interesekoa izan daiteke
Valverde: "Dagoen zelaira egokitu behar gara, Kopa horrelakoa da, ezustekoz beteriko kutxa bat"
"Kanpoko jendeak ez daki zelako zailtasunak dakartzaten tankera honetako partidek. Are gehiago, batzuetan jokalariek ere ez dakite. Neurketa hasten denean konturatzen dira, eta une horretan dagoeneko galtzen ari zara", ohartarazi du Athleticen prestatzaileak Kopako final-hamaseirenetako kanporaketaren atarian.
Alavesek Sevilla hartuko du lehen mailako taldeen arteko lehia bakarrean, eta Osasunak Huescan lortu beharko du sailkapena
Babazorroek Sevilla hartuko dute Mendizorrotzan, Ligan Real Madril atakan jarri ostean. Bestalde, Osasuna Kopan aurrera egiteko ilusioarekin iritsiko da Huescara, nahiz eta Alavesen aurkako larunbateko derbiari begira egon.
Realak sufritu egin du Eldan, baina Pablo Marinek azken hasperenean sartutako golari esker sailkatu egin da (1-2)
Sucicek aurretik jarri du talde txuri-urdina bigarren zatian, baina jarraian berdindu du Eldensek. Partida luzapenera bidera zihoala zirudienean, partidako jokaldirik onenean, Ansotegiren taldeak saria lortu du.
Eibarrek ezin izan du Elxen aurka (0-1), eta Errege Kopatik kanpo gelditu da
Adam Boayar Elxeko jokalariak egin du, 27. minutuan, final-hamaseirenetako kanporaketan erabakigarria izan den gola, Ipuruan. 71. minutuan, Dituro atezainak penalti bat gelditu dio Jose Corpasi.
Alessio Lisci, Kopako Huesca-Osasuna kanporaketaz: “Alavesen aurkako partida ere izango dugu kontuan”
Errege Kopako final-hamaseirenetan, Osasunak Huescaren kontra jokatuko du, Alcorazen, asteazkenean. Alessio Lisci Nafarroako taldearen entrenatzaileak onartu du larunbatean izango den Osasuna-Alaves derbiak eragina izango duela hamaikakoan, baina zehaztu ere zehaztu du: “Aterako dugun taldeak aurrera egiteko ahalmen osoa izango du”.
Coudet: "Sevilla talde ona da, oso talde fisikoa; partida gogorra izango da"
"Talde bezala hazten jarraitu behar dugu", adierazi du entrenatzaile babazorroak Sevillaren aurka Mendizorrotzan jokatu behar duten partidaren ateriko prentsaurrekoan. "Sentsazio gehiago eta hobeak ditugu, puntuak baino", gaineratu du Coudetek babazorroen ibilbideari buruz. "Aurrekoan galtzea tokatu zitzaigun, baina neurketa bikaina jokatu genuen", gogorarazi du.
Sergio Franciscok agur esan dio Realari, gutun hunkigarri batean: "Betiko eramango dut guztion maitasuna"
Txuri-urdinen entrenatzaile ohiak eskerrak eman dizkie zaleei "une zailenetan ere babes leiala" emateagatik. Gainera, futbol profesionalean "erronka berriei" aurre egiteko prest agertu da.
Ansotegiren Real berriak Eldenseri egingo dio bisita eta Eibarrek Elx hartuko du Ipuruan
Talde txuri-urdina emaitza-krisialdian murgilduta iritsiko Eldara, eta Jon Ansotegik Sergio Franciscoren tokia hartu berritan. Bestalde, armaginek, jaitsiera postuetan, bi partida erabakigarri jokatuko dituzte aste honetan, etxean.
“Merkatura joateko dirua daukagu”, adierazi du Braulio Vazquezek
Taldea neguko merkatuko uztan indarberritzeko lanean ari dela baieztatu du Osasunaren kirol zuzendariak, hala ere, onartu du gaur egungo merkatua konplexua dela.
Yurik giharretako lesioa du, eta Egiluz korrika hasi da ia bost hilabete geroago
Zarauzko hegalekoak lesioa du "eskuin hankako muskulaturan", eta, ondorioz, Athletici urtea amaitzeko geratzen zaizkion bi partidetan ez du jokatzerik izango. Bestalde, erdiko atzelari bizkaitarra bakarrik aritu da lanean, abuztuaren 6an ebakuntza egin ziotenez gero.