Real Madrilek 2-0 gainditu du Valentzia, polemikarekin
Real Madrilek alde polita hartu du (2-0) Valentziaren aurkako final-laurdenetako kanporaketan. Ernesto Valverderen mutilek norgehiagoka oso ondo hasi dute, baina pixkanaka behera egin dute, eta Madrilgo taldea aise nagusitu da. Mourinhoren mutilek kanporaketa ia erabakita utzi dute.
Jose Mourinhoren taldeak markagailuan aurrea hartu du, aurreneko zatian Karim Benzemak egindako golari esker, baina Valentziak partida kontrolatzen jarraitu du. Bigarren zatian, Valverderen mutilek behera egin dute, eta Guardadok, bere atean, bigarren gola egin du. 2-0ekoarekin kanporaketa oso aldapa gora jarri zaio Valentziako taldeari.
Valentziako jokalariek oso haserre bukatu dute neurketa Muñiz Fernandez epailearekin, erabaki oso polemikoak hartu baititu. Hala ere, Valverderen mutilek akats gehiegi egin dituzte erasoan, Jonasek gol aukera argiak huts egin baititu.
. Fitxa teknikoa:
2 - Real Madril: Casillas; Essien, Raul Albiol, Carvalho, Marcelo (Coentrao, 46. minutua); Khedira, Xabi Alonso; Özil, Modric (Di Maria, 62. minutua), Cristiano Ronaldo; eta Benzema (Higuain, 69. minutua).
0 - Valentzia: Guaita, Joao Pereira, Ramí, Victor Ruiz, Guardado, Tino Costa (Gago, 79. minutua), Ever Banega (Valdez, 84. minutua), Dani Parejo, Piatti, Jonas eta Soldado.
Golak: 1-0, 37. minutua: Benzema. 2-0, 73. minutua: Guardadok, bere atean.
Zure interesekoa izan daiteke
Nico Serranok gihar-lesio arina du, eta ez da taldekideekin aritu, Athleticen
Jokalari nafarrak, hain zuzen, ezker hankako zuzen femorala du minduta.
Nerea Sanchez, Eibarko jokalari berria
Talde armaginak 2028ra arteko kontratua sinatu du erdilariarekin.
Zein partida jokatuko dituzte denboraldiaurrean Alavesek, Athleticek, Osasunak eta Realak?
2026-2027 denboraldiko EA Sports Liga abuztu erdialdean hasiko da; aurretik, uztailean eta abuztuko lehen hamabostaldian, Lehen Mailako taldeek hainbat lagunarteko partida jokatuko dituzte.
Ava Seelenfreund fitxatu du Realak
Kaliforniako aurrelaria Realeko jokalaria izango da 2028-2029 denboraldi amaierara arte
Josean Lekuek Nico “ondo" dagoela ziurtatu du, eta iragan denboraldia esparru medikoan aspaldiko “txarrena" izan zela onartu du
Hala ere, "antzeko metodologiarekin", 2024-2025 denboraldian Athleticek laugarren amaitu eta Europa Ligako finalerdiak jokatu zituela, eta azken hamarkadako "onena" izan zela gaineratu du buruzagi mediko zuri-gorriak.
Alavesek Andrea Gomez aurrelaria fitxatu du, eta Moeve Ligara igotzea lortu zuten zortzi jokalari berritu ditu
Andrea Gomez Granadatik iritsi da Alavesera, eta 2026-2027 denboraldirako sinatu du euskal klubarekin. Berritzeei dagokienez, jokalari hauek luzatu dute kontratua: Ines Altamira kapitainak, Carmen Sobronek, Laura Navajasek, Sofia Fuentek, Reyes Morenok, Laia Parerak, Nayadet Lopezek eta Merche Izalek.
Munduko Txapelketak Athleticen, Realaren eta Osasunaren Liga hasiera atzeratuko du
EA Sports Ligako lehen jardunaldiko partiden erdiak dataz aldatu beharko dira nazioarteko jokalarien atsedena errespetatzeko.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Ingalaterrak eta Argentinak Munduko Txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte Norvegia eta Suitza luzapenean gaindituta
Jude Bellinghamek, biko batekin, Ingalaterrak Norvegiaren aurka lortutako markagailua irauli du (1-2), eta Argentinak Suitza borrokalari bati irabazi dio (3-1) Julian Alvarezek eta Lautaro Martinezek egindako golei esker.
Urko Izetak Athletic utzi eta Cadizen jokatuko du
27 urteko jokalariak 16 partida ofizial jokatu zituen aurreko denboraldian Ernesto Valverderen aginduetara, horietatik hiru bakarrik titular gisa, eta gol bat sartu zuen.