Lidergoa eskuratzeko lehia bizia IV. eta XV. multzoetan
Bi jardunaldi geratzen dira liga bukatzeko Hirugarren Mailako IV. eta XV. multzoetan eta hainbat gauza erabakitzeke daude oraindik.
IV. multzoan Barakaldo da liderra, baina oso gertu ditu atzetik datozen taldeak. Laudio bigarren sailkatua da Barakaldorengandik puntu bakarrera, eta Portugalete hirugarren postuan dago liderra baino bi puntu gutxiagorekin. Laugarren sailkatua Beasain da eta lau puntura du Barakaldo bosgarren sailkatua den Zallak duen distantzi berdinera. Beasain eta Zalla berdinduta daude 68 punturekin. Zail dute lehen postua eskuratzea, baina matematikoki posible zaie oraindik.
Sailkapenaren behealdean Hernani eta Zarauzko KE jaitsita daude jada, ez dute salbazioa lortzeko aukerarik. Vitoria ere jaitsiera postuetan dago, baina oraindik ez du maila galdu. 30 puntu dituzte arabarrek, eta 36rekin salbazio postuan dago Balmaseda. Bi talde hauek datorren asteburuan jokatzen dute elkarren aurka. Arabarrek galduz gero agur esango diote Hirugarren Mailari. Balmasedaren helburua gorago bukatzea izango da arrastreak egon baitaitezke.
XV. multzoan Peña Sport da liderra 86 punturekin eta bigarren sailkatua den Izarra berdinduta dago. Gol averagea Peña Sporten aldekoa da. Tudelano da hirugarren sailkatua 82 punturekin eta oso zail dute lidergoa eskuratzea. Play-offetan pentsatzen dabilena Mutilvera da. 77 puntu dituzte Mutilvakoek, atzetik datozen taldeek ezin dute harrapatu eta beraiek ez daukate liderra harrapatzeko aukerarik.
Bestalde, Aluvionek maila galduta du jada eta Azkoyenek salbazioa lortzeko aukera gutxi ditu bost puntura baitu mailari eusteko helburua. Salbazioa lor dezakeena Lourdes da. Jaitsiera postuan dago Lourdes 32 punturekin eta salbazio postuan dagoen Cortesek 34 puntu ditu. Burlades 15. postuan dago 35 punturekin eta Aoiz 15. postuan dago 36 punturekin.
36. jardunaldiko emaitzak IV. multzoan:
Zarauzko KE 2 - 2 Deportivo Alaves B
CD Hernani 0 - 1 CD Lagun Onak
Arenas Club 2 - 0 Balmaseda FC
SD Zamudio 1 - 2 CD Laudio FSR
SD Leioa 2 - 2 CD Basconia
Zalla UC 2 - 2 Santutxu FC
CD Vitoria 1 - 3 SD Beasain
SCD Durango 1 - 2 Club Portugalete
SD Eibar B 1 - 1 CD Elgoibar
Barakaldo CF 1 - 0 SD Gernika
36. jardunaldiko emaitzak XV. multzoan:
CD Aoiz 3 - 1 CD Aluvion
UDC Txantrea KKE 4 - 1 CD Valle de Egues
CD Iruña 3 - 1 CD Pamplona
CD Oberena 2 - 2 CD Azkoyen
Peña Sport FC 3 - 0 AD San Juan
CD Cortes 1 - 0 CD Huarte
Club Atletico Cirbonero 1 - 2 UD Mutilvera
CD Tudelano 2 - 0 CD Idoya
CD Izarra 4 - 0 CD Lourdes
CD Murchante 1 - 3 UCD Burlades
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Ander Cantero: “Osasunak Ramisekin denboraldi polita egingo du”
Burgoseko atezainak, Osasunako harrobian ibilitakoak, entrenatzaile berria talde gorritxora iritsi izana baloratu du, azken bi denboraldietan Plantion bere aginduetara jokatu ondoren.
AEBk 4-1 garaitu du Paraguai, eta Kanadak eta Bosnia-Herzegovinak 1-1 berdindu dute
Etxeko selekzioek hasiera ezberdina izan dute 2026ko Munduko Kopan. AEBk 4-1 garaitu du Paraguai Los Angelesen, SoFi Stadiumean, lehen zatian erakustaldia emanda. Kanadak, bere aldetik, ezin izan du garaipena lortu bere zaleen aurrean, baina puntu bat eskuratu du Bosnia-Herzegovinaren aurka (1-1).
Roberto Perez izango da Osasunako emakumezkoen taldeko entrenatzailea
Mirandako entrenatzaileak bere gain hartu du datorren denboraldirako lehen taldearen zuzendaritza, aurretik Alavesen egon ondoren.
Realak Ainoa Campo fitxatu du, 2029ra arte
Espanyoletik ailegatu da 29 urteko erdilaria talde txuri-urdinera, eta kapitaina zen bertan. “Oso eskertuta nago proiektu anbiziotsu honetan parte hartzeko Realak nigan jarri duen konfiantzagatik”, adierazi du Campok.
Realak, Athleticek, Alavesek eta Osasunak 2026ko denboraldiaurrean jokatuko dituzten partida guztiak
2026-2027 denboraldiko EA Sports Liga abuztu erdialdean hasiko da; aurretik, uztailean eta abuztuko lehen hamabostaldian, Lehen Mailako taldeek hainbat lagunarteko partida jokatuko dituzte.
Hego Koreak markagailua irauli du Txekiaren aurka, lehen hiru puntuak eskuratzeko (2-1)
Asiako taldeak erreakzionatu egin du lehen gola jaso ostean, eta 2-1 irabazi dio Txekiari Guadalajaran. Hwang Inbeomek eta Oh Hyeong Gyuk Hego Koreako jokalariek markagailua irauli dute Ladislav Krejciren hasierako golaren ostean.
Mexikok Hegoafrika garaitu du txapelketako lehen neurketan
Mexikarrek 2-0 irabazi diete afrikarrei estreinakoan, Julian Quiñonesen eta Raul Jimenezen golei esker, hasiera-hasieratik amaierara arte nagusi izan diren norgehiagokan.
AEBk betoa jarritako epaile somaliarrak zuzenduko du Europako Superkopa
Omar Abdulkadir Artanek zuzenduko du PSG eta Aston Villaren arteko lehia, Munduko Futbol Txapelketan parte hartzea ukatua izan osetan
Edin Terzic: “Ohore bat da eta oso harro sentiarazten nau Athleticekoa izateak”
Athleticek entrenatzaile berriaren irudiak zabaldu ditu Lezama ezagutuz. Alemaniarrak ez du zalantzarik izan eta zaleei mezu bat bidali die: "San Mames sentitzeko irrikaz nago".