Xavi Tuak kontratua luzatu du 2027ra arte
Bidasoa Irun Kirol Elkarteak akordioa lortu du Xavi Tua jokalariarekin denboraldi batez kontratua berritzeko, horrela hurrengo denboraldiari begira erakundearekin duen lotura luzatuz.
Aurtengo denboraldian iritsi zenetik, Tuak 25 partida ofizial jokatu ditu guztira: 16 ASOBAL Ligakoak, 5 EHF European Leaguekoak, 1 Espainako Kopan eta 3 Euskal Kopakoak. Denbora horretan, jokalariak 64 gol sartu ditu, taldeari ekarpen nabarmena eginda. Ondorioz, klubak bere errendimendua eta integrazioa oso positiboki baloratu ditu.
Berritze honekin, Bidasoak proiektuaren jarraikortasunaren eta egonkortasunaren aldeko apustua sendotu du, Xavi Tuak klubera iritsi zenetik erakutsitako bilakaeran, konpromisoan eta errendimenduan konfiantza osoa jarrita.
Zure interesekoa izan daiteke
Niko Mindegia, Bidasoa Irunen fitxaketa berria
Jokalari nafarrak taldea indartuko du, 2026-27 datorren denboraldiari begira.
Bidasoa Irunek Leo Maciel berritu du 2027ra arte eta Nacho Vallesen irteera iragarri du
Talde gipuzkoarrak atezainari eta lehen lerroari eragiten dieten bi aldaketa baieztatu ditu azken egunotan bere jokalarien artean. Berrikuntza eta baja garrantzitsuak izango ditu datorren denboraldiari begira.
Bidasoak agur esan dio Europako Ligari, Montpellierren aurka Artalekun beste porrot bat jasota (34-36)
Mozasen mutilek lehen zati bikaina egin dute eta talde frantziarrari eustea lortu dute atsedenaldira 18nako berdinketarekin joateko. Aldageletatik bueltan, ordea, berriz ere energia falta izan da, nahiz eta partida amaierara berdintzeko aukerekin iritsi.
Unai Barretok lesio larria du ezker belaunean
Jokalariari probak egin dizkiote THW Kielen aurkako partidan ezker belaunean izandako bihurrituaren ondorioz. Proba horiek baieztatu dute aurreko lotailu gurutzatua osorik hautsi duela, eta bi meniskoetan hausturak dituela.
Bidasoa EHF Ligatik kanpo geratu da, Wolffen emanaldi bikainaren eta Montpellierren garaipenaren ostean
Talde irundarrak 27-20 galdu du THW Kielen kantxan multzoko liderraren aurka. Montpellierrek, bere aldetik, Flensburg menderatu du etxean. Horrenbestez, Europako Ligako final-laurdenetara sailkatzeko aukerarik gabe geratu da Bidasoa.
Bidasoak EHF Europako Ligan jarraitzeko aukerak izatea bilatuko du Kielen, asteartean
Euskal taldeak Alemanian Kielen aurka galtzen badu, txapelketan jarraitzeko aukerarik gabe gera liteke, Montpellierrek Flensburgen aurka irabazten badu; Bidasoak garaipena lortuko balu edo Flensburgek Montpellier menderatuko balu, hilaren 10ean jokatuko den Bidasoa-Montepllier partidaren menpe geratuko litzateke sailkapena.
Bidasoak Kieli eutsi dio Artalekun, baina azken minutuetan energia falta izan zaio (32-37)
Bidasoak izarrez betetako Alemaniako taldea izan du aurrean, baina ez dira kikildu. Kiel indartsuak garaipena lortu du, baina Irudek Bidasoa-Irun gertu egon da neurketako fase askotan, 50. minutuan hiru golera izan da.
Gorka Nieto: "Edozein eskubaloi jokalarik pentsatu izan du, txikitan, Kielen kontra jokatu nahi duela"
Bidasoa-Irunek Kieleren aurka jokatuko du, astearte honetan, EHF Europako Ligako partidan, 20:45ean hasita. Nietok partida berezia izango dela nabarmendu du, eta taldeak horrelako norgehiagokak "disfrutatu eta konpetitu" nahi dituela azpimarratu. EITBk zuzenean emanen du partida, ETB4n, telebistaz, eta kirolakeitb.eus euskarriaren bitartez.
Bidasoak Montpellierren galdu du, eta final-laurdenetarako sailkapena zaildu zaio (38-33)
Talde gipuzkoarrak barkatu egin dio talde frantziarrari lehen zatian, eta bigarrenean baloi gehiegi galdu ditu. Frantziako taldeak kontraerasoa baliatu du partida erabakitzeko.