Fitxaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Niko Mindegia, Bidasoa Irunen fitxaketa berria

Jokalari nafarrak taldea indartuko du, 2026-27 datorren denboraldiari begira.

Nico Mindegia, Bidasoa Irungo jokalari berria

Nico Mindegia, Bidasoa Irunen jokalari berria

Bidasoa Irunek akordioa lortu du Niko Mindegia jokalariarekin datorren 2026-27 denboraldirako, klubak ostegun honetan jakinarazi duenez.

Niko Mindegiak (Doneztebe, 1988ko uztailaren 19a) Europako eskubaloian garatu du bere ibilbidea; besteak beste, Orlen Wisla Plock, Pick Szeged eta Toulouse taldeetan jokatu du.

Mindegia pozik agertu da bidasotarren proiektuarekin bat egiteagatik: "Ilusio handiko fitxaketa da, beti izan baitut Bidasoan jokatzeko gogoa eta iritsi baita momentua. Fisikoki ondo nago, badakit hemen egotea erantzukizun handia dela, klub handia baita, eta hemengook asko maite dugu Bidasoa eta fisikoki ondo ikusten dut nire burua hemen egoteko", esan du Doneztebeko jokalariak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X