Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dariel Garciak ez du CD Bidasoan jarraituko

"Taldearen jokoan funtsezko pieza” den ezker hegalekoak Irungo taldean bizitako etapa garrantzitsua itxi du.

Dariel Garcia. Irudia: CD Bidasoa

Bidasoak jakinarazi duenez, “Dariel Garciak ez du lehen taldeko diziplinan jarraituko 2025/26 denboraldia amaitutakoan”. Jokalari kubatarrak amaiera eman dio Irunen jokatutako bost denboraldiko etapari.

Dariel Garcia 2021eko udan iritsi zen Bidasoara, BM Guadalajaratik, eta, ordutik, 140 partida baino gehiago jokatu ditu ASOBAL ligan, Errege Kopan eta Espainiako Kopan, baita txapelketa kontinentaletan ere, EHF Europa Ligan, esaterako, eta, hala, taldeko jokalari erabakigarrienetako bat da. Hegalekoak, guztira, 400 gol sartu ditu Bidasoaren elastikoa jantzirik.

Klubak eskerrak eman dizkio "partida guzti-guztietan izandako profesionaltasunagatik, konpromisoagatik eta esfortzuagatik”, komunikatu ofizialean adierazi dutenez, “bere kalitateak, espiritu lehiakorrak eta pista barruan zein kanpoan egindako ekarpenak arrasto ezabaezina utzi dute taldean”.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X