EHFren Europa Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bidasoa Irunek Melsungen izango du aurkari Europako Ligako final-laurdenetan

Euskal taldeak Alemaniakoaren aurka jokatuko du final-laurdenetako kanporaketa. Joaneko neurketa Kasselen jokatuko da, eta itzulikoa, Irunen, hilaren 29an.
Bidasoa Irun
Bidasoa Irun taldeko jokalariak final-laurdenetarako sailkapena ospatzen. Argazkia: EITB Media

Bidasoa Irunek MT Melsungen izango du aurkari EHF Europa Ligako final-laurdenetan. Alemaniako taldean Erik Balenciagak jokatzen du, beraz, zarauztarra etxetik hurbileko taldearen kontra ariko da.

Joaneko partida apirilaren 22an jokatuko da, Kasselen (Alemania), eta itzulerakoa, Artalekun (Irun, Euskal Herria) izango da, apirilaren 29an. Kantxa faktoreak kanporaketari aurre egiten lagunduko diolakoan dago Bidasoa Irun.

Bestalde, MT Melsugen hirugarren da Alemaniako ligan (Bundesliga). 24 jardunaldi jokatuta 38 puntu ditu, eta puntu bakarrera ditu sailkapeneko lehenengo biak: Fuchse Berlin (liderra) eta Hannover-Burgdorf (bigarrena).

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X