Eskubaloia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bidasoak Nacho Valles fitxatu du eta 16 jokalari ditu datorren denboraldirako

Euskal taldeak kontratua amaitzen zuten sei jokalari berritu zituela jakinarazi zuen ostegunean, eta orain Vallesen etorrera jakinarazi du, Gorka Nietorekin batera erdiko atzelari postua beteko duena.
Nacho Valles. Argazkia: @CDBidasoaIrun
Nacho Valles. Argazkia: @CDBidasoaIrun

Bidasoa Irun taldeak ostiral honetan iragarri duenez, Benidorm taldean jokatzen ari den Nacho Valles jokalaria fitxatu du datorren denboraldirako, eta, beraz, 16 jokalari ditu izen emanda.

Euskal taldeak kontratua amaitzen zuten sei jokalari berritu zituela jakinarazi zuen atzo, eta orain Vallesen etorrera jakinarazi du, Gorka Nietorekin batera erdiko atzelari postua beteko duena.

Julen Aginagalde kirol zuzendariak Vallesen kontratazioa baloratu du eta kluba "bere etorrerarekin oso ilusionatuta" dagoela esan du, "gauza ezberdinak eman ditzakeen erdilaria" delako.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X