Eskubaloia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bidasoa Irunek garaipena bereganatu nahi du CSM Constantaren kontra, multzoko lidertza sendotzeko

Irungo taldeak Errumanian jokatuko du European League txapelketako D multzoko hirugarren jardunaldiko partida. Norgehiagoka zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB4k, gaur, 18:45ean.
Bidasoa Irun
Bidasoa Irun. Argazkia: EITB Media

Bidasoa Irunek CSM Constanta izango du aurkari gaur EHF European Leagueko multzoen faseko hirugarren jardunaldiko partidan. Norgehiagoka zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB4k, 18:45ean.

Gipuzkoako taldea D multzoko liderra da, orain arte jokatutako bi partidetako bat berdindu eta bestea irabazita. Ondorioz, Bidasoa Irunek bigarren garaipena jarraian bereganatzea izango du helburu, astearte honetan, Errumanian.

Constantak irabazi beharra dauka txapelketan aurrera egin ahal izateko. Hori dela eta, Alex Mozas Irungo taldeko entrenatzaileak "neurketa zaila" espero du Errumaniako taldearen aurka.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X