Eskubaloia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jacobo Cuetarak kontratua berritu du Bidasoa Irunekin 2024ra arte

Bi aldeak kontratua berritzeko akordiora iritsi dira eta entrenatzaile astuariarrak 2024ko ekainaren 30era arte sinatu du.
Jacobo Cuetara
Jacobo Cuetara, Bidasoa Irun taldeko entrenatzailea. Argazkia: EITB Media

Jacobo Cuetarak kontratua berritu du Bidasoa Irunekin 2024ko ekainaren 30era arte. Bi aldeak akordiora iritsi dira ostegun honetan eta entrenatzaile asturiarrak Irungo taldea zuzentzen jarraituko du.

Cuetara 2016-2017 denboraldian iritsi zen Bidasoa Irunera, Villa Aranda taldea hiru urtez zuzendu ostean eta 2001etik 2013ra artean Ademar Leonen egituran egon zen, 2005ean laguntzaile onena izan zelarik.

Guztira, 195 partida ofizialetan zuzendu du Bidasoa Irun taldea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X