EHF Txapeldunen Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bidasoak erakustaldia eman du Europako bigarren partidan (34-19)

Gipuzkoarrak jaun eta jabe izan dira Cocks talde finlandiarraren aurka, bigarren zatian bereziki.
Bidasoa eskubaloia
18:00 - 20:00
Bidasoa, jaun eta jabe

Bidasoa Irunek sasoi betean dagoela erakutsi du Txapeldunen Ligako bigarren jardunaldiko partidan. Gipuzkoarrek Cocks Finlandiako taldea mendean hartu dute, 34 eta 19, Artalekun.

Lehen zatian, Jacobo Cuetararen taldeak joko oso serioa egin du, aurkariari ondo eutsiz, eta horri esker sei goleko aldearekin iritsi da atsedenaldira (17-11).

Baina jokorik onena, bigarren zatian egin dute bidasoatarrek. Neurketa hautsi egin dute, eta, azkenean, 17 eta 8ko partziala egin diote Cocksi.

Horrela, eta multzoko sailkapenari dagokionez, Bidasoa lider da Suediako Sävehof taldearekin batera, bina garaipenekin. Hurrengo partida, Europan, Artalekun jokatuko dute berriro, Mazedoniako Eurofarm Rabotnik taldearen aurka, igandean, 12:10ean.

Fitxa teknikoa:

34 - Bidasoa-Irun (17+17): Ledo (a), Zabala (5), Kauldi (4, 1 p.), Esteban Salinas (2), De la Salud (2), Rodrigo Salinas (5), Seri (2) –hasierako zazpiak–, Rangel (oa), Cavero (2), Crowley (3, 1 p.), Serrano, Barthe (1), Renaud (3), Azkue (4), Tesoriere (1), Da Silva.

19 - Riihimaki Cocks (11+8): Shitsko (a), Tamminen (2), Lukyanchuk (2), Ronnberg (5, 3 p.), Yury Semenov, Tsitou (1), Gugleta –hasierako zazpiak-, Koistinen (oa), Memic, Kreicbergs, Syrjala (2), Nenita (3), Puljizovic (3), Eugeny Semenov (1).

Markagailua, bost minuturo: 2-3, 6-3, 8-5, 11-7, 13-8, 17-11 (atsedenaldia); 20-12, 21-12, 25-12, 26-14, 30-17 eta 34-19.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X