Garaipena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bidasoa Asobal ligara igo da (25-21)

Irundarrak Seguros Zamora taldeari irabazi diote etxean, eta onenekin lehiatuko dira datorren denboraldian.
Jokalariak igoera ospatzen. Argazkia: EiTB.

Bidasoa Irun taldea Asobal Ligara igo da MMT Seguros Zamora taldeari 25 eta 21 irabazi ostean. Igoera faseko azken neurketa Irunen bertan jokatu dute.

Gipuzkoarrak hobeto aritu dira azken minutuetan, eta hor egon da garaipenaren gakoa; izan ere, amaierarako 9 minutura gol bakar batez izan dira aurretik markagailuan (18-17).

Hori horrela, Bidasoa Irun eta Atletico Valladolid Recoletas igoko dira Asobal Ligara. Gipuzkoarrak duela bi urte jaitsi ziren bigarren mailara.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X