Beti-Onakek 23-27 galdu du Atletico Guardesen aurka eta Erregina Kopatik kanpo geratu da
Talde nafarrak porrota jaso du final-laurdenetan partida parekatu eta zorrotz batean.
Replasa Beti-Onakek 23-27 galdu du Mecalia Atletico Guardesen aurka eta Erregina Kopatik kanpo geratu da. Illumben jokatu den partida oso parekatua izan da. Txapelketa hasi aurretik, final-laurdenetako zorrotzenetako bat izatea espero zen. Aurreko astean, talde nafarrak ezin izan zuen Guerreras Iberdrola Ligako final-erdietarko txartela lortu azken momentuan penalti bat huts egin eta gero, eta gaur ere galdu egin du bere denboraldiari amaiera emateko.
Hori bai, Mecalia Atlético Guardesen aurka jokatu zuten azken partida irabaztea lortu zutenez, gaurkoan ere helburu berdina lortzeko esperantzarekin agertu dira Atarrabiako neskak. Horrek eta talde galiziarrak bere burua EHF European Cupean izan zezakeela, Atarrabiako taldeak bere aukeretan sinistea ekarri du.
Lehen gola Mecalia Atletico Guardesek sartu du, baina talde nafarrak eroak izan diren hurrengo minutuak aprobetxau ditu hiru goleko abantaila bat lortzeko (5-2). Egoera horretan, galiziarrek hartu dute bere gain baloiaren jabetza, bere eraso saiakerak fin amaitu ezinik. Bazirudien lehen zatiaren erdirako abantailak alde egingo zuela. Hala ere, abantaila hiru golekoa izan da oraindik (8-5) hamabosgarren minutuan. Atsedenaldiaren aurretik Mecalia Atletico Guardesek martxa bat gehiago sartu du markagaiua irauli eta 9-10 aurretik bukatzeko.
Bigarren zatia, berriz, intentsitate handiagoarekin hasi du Replasa Beti-Onakek eta partida berdintzea ere lortu du lehen minutuetan (12-12). Bazirudien berriz hartu behar zutela markagailuan kontrola, baina opari batzukek Mecalia Atletico Guardesek berriro ihes egitea ahalbidetu dute. Miguel Etxeberriarenak bukaerara arte partidan sartuta egoten saiatu diren arren, azken minutuetan bi taldeen diferentzia handiagotu egin da eta partida 23-27 amaitu da.
Final-erdietan, Mecalia Atletico Guardes Rocasa Gran Canariaren aurka lehiatuko da larunbatean 16:15ean, bigarren honek KH-7 Granollersi 29-26 irabazi eta gero.
Fitxa teknikoa
23 - Replasa Beti-Onak: Luzuriaga, Encimas -atezainak-, Ayelen, Casasola (1), Sans (5, 2p), Zamora (1), Fonkeng (3), Brasil, Isabel Fernandez (5), Ripa (1), Almudena Gutierrez, Arruabarrena, Urbitarte (1), Canas (5, 4p), Costa (1)
27 - Mecalia Atletico Guardes: Minguez, Balzinc -atezainak-, Mendoza (2), Hauptman (3), Sempere (3), Cacheda (4), Tellez, Palomo, Serrano, Castro (4), Maria Sancha (3, 2p), Ramos (6), Elena Martinez (2, 1p), Cifuentes, Gil, Portillo.
Epaileak: Miquel Florenza eta Jordi Ausas.
Markagailua, bost minutuero: 0-1; 3-1; 5-3; 7-5; 8-7; 9-10 -atsedenaldia- 12-14; 14-16; 16-18; 27-24; 22-25; 23-27.
Nabarmentzekoa: Erregina Kopako final laurdenetako hirugarren partida, Ilunben.
Zure interesekoa izan daiteke
Atletico Guardes berriro menderatu nahi du Beti Onak taldeak
Ostiraleko hitzorduaren aurreko egunak nola bizitzen ari diren azaldu dute Miguel Etxeberria taldearen entrenatzaileak eta Patri Encinas jokalariak.
Azken segundoan huts egindako penaltiak play-offetatik kanpo utzi du Beti-Onak Malagan (23-20)
Nafarroako taldeak bi goleko abantaila txikia zuen joaneko partidan garaipena lortuta (24-22), baina ez zaie nahikoa izan eta kanporatuta geratu dira.
Luzia Zamora Beti-Onak taldeko jokalaria, Malagari buruz: “Eurak etxean ez dute barkatzen"
Luzia Zamora Replasa Beti-Onak taldeko jokalariak joaneko partidan lortutako bi golen errenta baloratu du, "baina horrek ez du esan nahi erlaxatuko garenik". Bestalde, Miguel Etxeberria talde nafarreko entrenatzailearen hitzetan, bere jokalariak ondo badaude partida "oso estua izango da".
Beti-Onakek bi goleko altxorra darama Malagako itzulerako neurketara (24-22)
Miguel Etxeberriaren jokalariak galtzen joan dira atsedenaldira (10-12), baina bigarren zatian estu hartu dute talde andaluziarra, eta itzulerako norgehiagokari begira are errenta handiagoa lortu ahal izan dute.
Beti-Onak taldeak Martina Lang argentinarra fitxatu du
Ezker hegaleko atzelaria Kanaria Handiko Rocasa taldetik dator, eta datorren denboraldian talde nafarraren defentsa indartzea espero dute.
Miguel Etxeberria: “Errenta lortzea zaila da, baina saiatu egin behar gara eta etxean sendo jokatu”
Replasa Beti-Onak taldeak Ohorezko Mailako final-laurdenetako play-offetako joaneko partida jokatuko du bihar Atarrabian, Malagaren aurka. Miguel Etxeberria entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du. (Bideoa gazteleraz)
Miguel Etxeberria, Beti Onak taldearen entrenatzailea: “Baloratua sentitzen naiz, babestua”
Miguel Etxeberriak Replasa Beti Onak taldearen entrenatzaile izaten jarraituko du 2026-2027 denboraldian. Hortaz, zortzigarren denboraldia egingo du talde nafarra zuzentzen, eta "oso pozik, indartsu eta ilusioz" dagoela azpimarratu du. (Bideoa, gazteleraz)
Miguel Etxeberriak Beti-Onak taldearekin berritu du, 2026-2027 denboraldirako
Hala, Etxeberriak, gutxienez, zortzi denboraldi jarraian emango ditu Nafarroako taldearen entrenatzaile.
Beti-Onak EHF Europa Kopatik at geratu da
Nafarroako taldeak final-zortzirenetako itzulerako partida ere galdu du Bursa Buyuksehirren aurka (32-28).