Beti-Onak EHF Europa Kopatik at geratu da
Nafarroako taldeak final-zortzirenetako itzulerako partida ere galdu du Bursa Buyuksehirren aurka (32-28).
Beti-Onak. Argazkia: Beti-Onak
Replasa Beti-Onakek ezin izan dio buelta eman Bursa Buyuksehirren aurka jokatu duen EHF Europa Kopako final-zortzirenetako kanporaketari, eta, itzulerako partida ere galduta (32-28), agur esan dio lehiaketari.
Joaneko partida 24-25 galdu ondoren, Miguel Etxeberriaren taldeak garaipena lortu behar zuen kanporaketari buelta eman eta aurrera egiteko.
Lehen zatia oso parekatua izan da. Beti-Onakek lehen golak egin ditu, baina Turkiako taldeak gol bakoitzari beste batekin erantzun dio, markagailuan alde egitea eragozteko. Markagailua berdinduta heldu da atsedenaldira, 15-15.
Aldageletatik bueltan, etxeko taldeak agintea hartu du, abantaila txiki bat lortu du markagailuan, eta nafarrek ezin izan dute irauli. Bigarren zatian ate aurrean eraginkortasunik ez izatea oztopo izan da Atarrabiako taldearentzat, eta nahiz eta Micaela Casasolak 8 gol egin dituen, galdu egin dute berriro, eta, ondorioz, txapelketatik kanpo geratu dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Beti-Onakek 23-27 galdu du Atletico Guardesen aurka eta Erregina Kopatik kanpo geratu da
Talde nafarrak porrota jaso du final-laurdenetan partida parekatu eta zorrotz batean.
Atletico Guardes berriro menderatu nahi du Beti Onak taldeak
Ostiraleko hitzorduaren aurreko egunak nola bizitzen ari diren azaldu dute Miguel Etxeberria taldearen entrenatzaileak eta Patri Encinas jokalariak.
Azken segundoan huts egindako penaltiak play-offetatik kanpo utzi du Beti-Onak Malagan (23-20)
Nafarroako taldeak bi goleko abantaila txikia zuen joaneko partidan garaipena lortuta (24-22), baina ez zaie nahikoa izan eta kanporatuta geratu dira.
Luzia Zamora Beti-Onak taldeko jokalaria, Malagari buruz: “Eurak etxean ez dute barkatzen"
Luzia Zamora Replasa Beti-Onak taldeko jokalariak joaneko partidan lortutako bi golen errenta baloratu du, "baina horrek ez du esan nahi erlaxatuko garenik". Bestalde, Miguel Etxeberria talde nafarreko entrenatzailearen hitzetan, bere jokalariak ondo badaude partida "oso estua izango da".
Beti-Onakek bi goleko altxorra darama Malagako itzulerako neurketara (24-22)
Miguel Etxeberriaren jokalariak galtzen joan dira atsedenaldira (10-12), baina bigarren zatian estu hartu dute talde andaluziarra, eta itzulerako norgehiagokari begira are errenta handiagoa lortu ahal izan dute.
Beti-Onak taldeak Martina Lang argentinarra fitxatu du
Ezker hegaleko atzelaria Kanaria Handiko Rocasa taldetik dator, eta datorren denboraldian talde nafarraren defentsa indartzea espero dute.
Miguel Etxeberria: “Errenta lortzea zaila da, baina saiatu egin behar gara eta etxean sendo jokatu”
Replasa Beti-Onak taldeak Ohorezko Mailako final-laurdenetako play-offetako joaneko partida jokatuko du bihar Atarrabian, Malagaren aurka. Miguel Etxeberria entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du. (Bideoa gazteleraz)
Miguel Etxeberria, Beti Onak taldearen entrenatzailea: “Baloratua sentitzen naiz, babestua”
Miguel Etxeberriak Replasa Beti Onak taldearen entrenatzaile izaten jarraituko du 2026-2027 denboraldian. Hortaz, zortzigarren denboraldia egingo du talde nafarra zuzentzen, eta "oso pozik, indartsu eta ilusioz" dagoela azpimarratu du. (Bideoa, gazteleraz)
Miguel Etxeberriak Beti-Onak taldearekin berritu du, 2026-2027 denboraldirako
Hala, Etxeberriak, gutxienez, zortzi denboraldi jarraian emango ditu Nafarroako taldearen entrenatzaile.