Bera Bera
2025/02/23 - 20:57
Bera Bera Europa Ligako final-laurdenetan izango da, azken partida galdu badu ere (29-31)
Multzoen faseko azken partida jokatu orduko, Bera Bera eta HSG Bensheim / Auerbach Flames talde alemaniarra final-laurdenetarako sailkatuta egon dira. Hala ere, neurketa serioa egin dute, eta ikuskizuna izan da Gascan.
2025/02/22 - 21:06
Bera Berak EHF Europa Ligako final-laurdenetarako txartela ziurtatuta jokatuko du Bensheimen aurka
Paris 92 azken sailkatuak garaipena lortu ostean, Donostiako taldea hurrengo kanporaketan dago jada. Partida zuzenean ikusi ahal izango da eitb.eus-en eta ETB4n.
2025/02/19 - 13:47
Lyndie Tchaptchet, Bera Berarekin berritu ostean: ''Oso pozik nago hartutako erabakiarekin''
Lyndie Tchaptchet jokalariak denboraldi baterako berritu du kontratua Bera Berarekin. Oso pozik agertu da hartutako erabakiarekin. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2025/02/17 - 15:27
Super Amara Bera Bera-Rocasa eta Beti Onak-Atletico Guardes, final-laurdenetako kanporaketak
Erregina Kopako azken fasea martxoaren 14tik 16ra jokatuko da, Granollersen.
2025/02/16 - 19:58
Bera Berak, Parisen irabazi ostean, puntu bat behar du EHF Europako Ligako final laurdenetarako sailkatzeko
Datorren igandean, euskal taldeak Bensheim-Auerbach Flamesen aurka jokatuko du Gascan; partida horretan gutxienez puntu bat eskuratuz gero, Donostiako taldea txapelketako final laurdenetan izango da. Paris 92ren kontra jokatutako neurketan, Bera Bera merezita eta argi nagusitu da, 27-33.
2025/02/14 - 16:22
Anne Erauskin: ''Partida serio bat egiten badugu aukerak ditugu irabazteko''
Super Amara Bera Berak hil edo biziko partida du igandean. Europan bizirik jarraitu nahi badu, Imanol Alvarezen taldeak puntuak pilatu behar ditu Paris 92 taldearen kontra. Etxetik kanpo jokatuko dutenez, zaila izango da, baina jokalariak konbentzituta daude lortuko dutela.
2025/02/09 - 21:14
Bera Berak kolpe handia hartu du Norvegian (33-24)
Donostiako taldeak ezin izan du bere ohiko maila eman Fredrikstad taldearen kantxan, eta une oro atzetik joan da markagailuan. Partida ez ezik, gol-averagea ere galdu du. Bera Beraren hurrengo partida Parisen izango da, datorren igandean.
2025/02/09 - 10:42
Europa Ligako Fredrikstad - Bera Bera partida, igande honetan, ETB4n eta eitb.eus-en
Donostiako taldeak Europako Ligako final-laurdenetarako pauso erabakigarria eman dezake Fredrikstadi Norvegian irabazten badio. Horrek aukera emango lioke multzoko bigarren postua lortzeko, gutxienez.
2025/01/26 - 21:00
Bera Berak bigarren garaipena lortu du EHF Europa Ligan, Fredikstadi gailenduta (32-26)
Imanol Alvarezen taldea aurkaria baino askoz gehiago izan da multzoen faseko 3. jardunaldiko partidan.
2025/01/18 - 18:43
Super Amara Bera Berak porrota jaso du HSG Bensheim-Auerbach Flamesen aurka (34-32)
Lehen zatian, donostiarrak nagusitu dira, baina bigarrenean alemaniarren olatua etorri da. Azkenean, gipuzkoarren hutsegite txikiek etxeko taldeari eman diote garaipena.
2025/01/17 - 18:58
Europa Ligako Bensheim-Auerbach - Bera Bera partida, larunbat honetan, ETB1en eta eitb.eus-en
Bosgarren partida izango du denboraldi honetan Europan, horietako lau multzoen fase honetarako sailkatze kanporaketetan.
2025/01/16 - 11:20
Bera Bera izan da nagusi Beti Onaken aurkako derbian (31-26)
Nafarroako taldea irabazten hasi zen arren, Bera Berak lortu zituen garaipenaren bi puntuak, Guerreras Ligan aurreratutako 14. jardunaldian.
2025/01/11 - 20:45
Bera Berak ezin hobeto hasi du Europa Liga (33-28)
Donostiako taldeak 33-28 irabazi dio Paris 92 taldeari Gascan, eta, horrenbestez, garaipenarekin hasi du Europa Ligako multzoen fasea. Lehia estua izan da, baina bigarren zatian Bera Bera nabarmen nagusitu da.
2025/01/11 - 15:22
Bera Bera – Paris 92 Europa Ligako multzoen faseko partida, gaur, ETB4n eta eitb.eus-en
Imanol Alvarezen taldeak Europa Ligako multzoen lehen fasea hasiko du larunbat honetan, Paris 92 talde indartsuak Donostian hartuta. Partida zuzenean eskainiko dugu, 18:00etatik aurrera, ETB4n eta eitb.eus-en.
2025/01/09 - 13:05
Alba Menendez, ''pozik'' eta ''gogotsu'' Europa Ligako multzoen faseari ekiteko
Super Amara Bera Berak Europa Ligako multzoen faseari ekingo dio urtarrilaren 11n, Paris 92 taldearen aurka, Donostian. Partida zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB4k. Alba Menendez jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du larunbateko norgehiagokari biuruz.
2025/01/09 - 12:46
Bera Berak Europa Ligarako jantziak aurkeztu ditu
Super Amara Bera Berak EHF Europa Ligan erabiliko dituen jantziak aurkeztu ditu. Txapelketako logotipoa daukate mahukan. Esther Arrojeriak eta Alba Menendezek egin dituzte modelo lanak.
2025/01/01 - 20:43
Bera Berak Micaela Rodrigues fitxatu du, 2025-26 denboraldiaren amaierara arte
Eskuin hegaleko jokatzen du, Sao Pauloko Pinheiros taldetik iritsi da Bera Berara, eta internazionala da Brasilgo selekzioarekin. Rodrigues ostiralean helduko da Donostiara, eta asteartean hasiko da entrenatzen.
2024/11/21 - 13:20
Paris 92, Super Amara Bera Beraren lehen arerioa, Europa Ligako multzoen fasean
Hori izan da ostegun honetan Vienan egindako zozketaren emaitza. Multzoen faseko lehen neurketa otsailaren 11 eta 12ko asteburuan jokatuko dute, etxetik kanpo.
2024/11/17 - 16:12
Bera Bera multzokako fasera sailkatu da, Lublin talde poloniarra itzuliko partidan gaindituta (26-20)
Gipuzkoarrek lau goleko aldea irauli behar zuten final-zortzirenetan sartzeko.
2024/11/15 - 20:21
Anne Erauskin: ''Konfiantzaz beteta gaude''
Bera Berak igandeko partida gainditzea du helburu. Aurten Imanol Alvarezek gidatzen duen taldearen helburu nagusietako bat Europa da. Horretarako, donostiarrek 4 goleko aldea irauli beharko dute Gascan, Lublin poloniar taldearen aurka. Anne Erauskinek uste du egin dezaketela.