Eskubaloia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Esther Arrojeria, 2024-2025 Guerreras Iberdrola Ligako jokalari onena

Super Amara Bera Bera taldeko erdiko defentsa hautatu dute ligako jokalari onena. Arrojeriak erretiroa hartu du sasoi amaieran, eta sari honekin amaiera bikaina eman dio bere kirol ibilbideari.
Esther Arrojeria
Esther Arrojeria, Bera Berarein jokatutako partida baten. Argazkia: Bera Bera

Esther Arrojeria da 2024-2025 Guerreras Iberdrola Ligako jokalari onena. Super Amara Bera Bera taldeko jokalariak erretiroa hartu zuen denboraldi amaieran, eta sari honekin amaiera bikaina eman dio bere kirol ibilbideari.

Arrojeria jokalari garrantzitsua izan da Bera Berarentzat lehen taldearekin debuta egin zuenetik. 2024-2025 sasoian liga, Kopa eta Superkopa Iberikoa irabazi ditu Donostiako taldearekin, eta ezinbestekoa izan da Imanol Alvarez entrenatzailearentzat.Ā 

Usurbilgoa (Gipuzkoa) Martina Capdevilari (KH-7 Granollers) nagusitu zaio jokalari onenaren hautaketan. Guerreras Iberdrolako jokalari baliotsuena hautatzeko kontuan hartu dira zaleek sre sozialetan emandako botoak eta ligako entrenatzaileen botoak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X