Bera Bera finalerdietatik kanpo geratu da, Blomberg-Lipperen aurka penaltietan galduta
Super Amara Bera Bera Europako Ligako finalerdien atarian geratu da Blomberg-Lippe talde alemaniarraren aurkako kanporaketa berdindu ostean. Donostiarrek penaltietan makurtu dute burua, Ona Vegue jokalariak talde alemaniarraren alde sartutako golari esker.
Donostiarrek defentsan bikain aritu dira, lehen zatian. Tarteka aurretik jarri dira markagailuan, eta atzean egindako lan onaren ondorioz, Ona VeguƩ eta Quist hegalekoa gol bakar batekin iritsi dira atsedenaldira (joaneko partidan 15 gol egin zituzten bien artean).
Egindako lehen zati onak saria izan du atsedenaldian: gol bat azpitik izan dira markagailuan, eta guztia oraindik erabakitzeke. Carmen Arroyo nazioarteko jokalari gazteak minutu oso onak jokatu ditu.
Gipuzkoarrek lau gol behar zituzten bigarren zatian kanporaketa berdintzeko. Beraz, aldageletatik igaro ondoren, horri ekin diote, eta oraingoan defentsako sendotasunarekin batera erasoko joko bizia egin dute; azpimarratzekoa izan da Elba Alvarezen jokoa.
Beste mugarria, kanporaketa berdintzearena, amaierarako 12 minutura Elba Alvarezek egindako golarekin lortu dute (16-19).
Partida azken minutu erdian sartu da Imanol Alvarezen jokalarientzat (19-21). Jabetza alde izan dute Ā eta Marie Louis frantziarrak egindako golak penaltietara eraman ditu.
Zazpi metroetako jaurtiketak launa amaitu da, eta horrek eta bat-bateko heriotzara eraman ditu gipuzkoarrak. Ā Hor Arroyok huts egin du eta Ona Veguek, aldiz, sailkapena eman die alemaniarrei.
Fitxa teknikoa:
19.- Blomberg-Lippe: Veith, Ludwig (atezainak); Ona Vegue (1 penatiz), Michalczik, Rasmussen (3), Kühne (5), Rüffieux (3), Hauf (1), Tietjen, Quist (1), Muhlner (1), Frey, Andrea Jacobsen (4).
22.- Super Amara Bera Bera: Prades, Kostic (porteras); Elba Alvarez (6, 1 penaltiz.), Tchaptchet (3). Ogonovszky (1), Elke Karsten (2, 1 penaltiz), Arrojeria (3), Laura Hernandez (1), Menendez, Etxeberria (1), Marie Louis (2), Gavilan (1), Arroyo (2), Micaela Rodrigues, Erauskin eta Menendez.
Epaileak: Alice Watson eta Line Welin (Suedia). Jakobsen, Khune, Quist, Karsten, Elba Alvarez (2) eta Marie Louis kaleratu dituzte.
Markagailua, bost minuturo: 2-0; 3-2; 5-6; 7-7; 10-8; 11-10 -atsedenaldia- 13-11; 14-14; 14-16; 16-18; 17-20; 19-22. Penaltiak: 5-4.
Zure interesekoa izan daiteke
Bera Bera Europa Ligatik kanporatu dute; Beti-Onakek, berriz, aurrera egin du Europako Kopan
Bera Bera eta Dijonen arteko kanporaketa penaltietan erabaki da (30-26). Beti-Onakek, ostera, kanporaketako bi partidak irabazi dizkio Yellow Winterthur taldeari, eta Europako Kopako final-zortzirenetan izango da.
Imanol Alvarez: ''Defentsan egongo da gakoetako bat''
Super Amara Bera Berak Dijoni egingo dio bisita igandean, Europa Ligan aritzeko pasea lortzeko. Donostiako taldea 3 goleko errentarekin abiatuko da. Kruijswijk min hartuta dago, eta zalantzan dago parte hartzeko moduan izango den. Imanol Alvarezen ustez, defentsan egongo da gakoetako bat.
Anne Erauskin, Bera Berako jokalaria: ''Gakoa lasaitasuna mantentzea izango da''
Hiru goleko aldeari eutsi nahi dio Dijonen Super Amara Bera Berak, joaneko partidako abantaila aprobetxatzeko. Anne Erauskin jokalariak partidako gakoei buruz hitz egin du.
Bera Berak Beti Onak menderatu du derbian (27-30)
Nafarroako taldeak bigarren zati ona egin zuen arren, Donostiakoak izan ziren nagusi, hiru goleko aldeaz, Atarrabian jokatutako partidan.
Bera Berak lehen kolpea eman du Dijonen aurkako kanporaketan (22-19)
Donostiako taldeak 22-19 irabazi dio Dijon talde indartsuari, eta hiru goleko errenta izango du Frantzian jokatuko den itzuliko partida erabakigarrian.
Imanol Alvarez: ''Bi borrokaldi izango direla kontuan hartuta lehiatu behar dugu''
Super Amara Bera Berak Dijon Frantziako talde indartsuaren aurka jokatuko du larunbatean, etxean, EHF Europa Ligako multzoen fasera sailkatzeko kanporaketako joaneko partida. Imanol Alvarezek adierazi du haiek direla, a priori, faboritoak.
Maitane Etxeberria: ''Defentsarekin eta kontraerasora igota min egin dezakegula uste dut''
Super Amara Bera Berak Dijonen bisita hartuko du Gascan, larunbat honetan, EHF Ligako kanporaketetako joaneko partidan. Maitane Etxeberriak neurketa nola ikusten duen azaldu du elkarrizketa honetan.
Bera Berak Iberiar Superkopa irabaziz ekin dio denboraldi berriari
Euskal taldeak ezin hobeto ekin dio 2025-26 denboraldiari; astelehen arratsaldean aurkezpena egin du, Donostian.
Bera Berak erakustaldia emanda irabazi du Iberiar Superkopa
Donostiako taldea hasieratik bukaeraraino izan nagusi, eta 38-21 garaitu du Benfica, Anaitasunan jokatutako finalean, Iberiar Superkopa hirugarren urtez jarraian bereganatzeko.
Bera Berak gaur jokatuko du Iberiar Superkopako finala, Benficaren aurka
Finala Anaitasuna pabiloian jokatuko dute, 20:00etan, eta neurketa zuzenean emango dugu ETB4n eta eitb.eus atarian.