Bera Berak bereganatu du Ligako finaleko lehen neurketa (30-26)
Bera Berak eta Elxek Iberdrola Ligako finalaren joaneko neurketa jokatu dute asteazken honetan, Donostiako Josean Gasca pabilioian, eta etxekoak nagusitu dira 30-26 bigarren zatian goitik behera nagusitu eta gero.
Bi taldeei aurkariaren atea aurkitzea kostatu zaie hasierako erasoaldietan, bi minutu eman baitituzte golik erdietsi gabe talde biek; dena den gerora, neurketa lehiatua eta bizia eskaini dute.
Lehendabiziko abantailak bisitarientzat izan dira (0-1 eta 1-2), baina Imanol Alvarezenek berehala hartu dute jokoaren agintea bi goleko abantaila izatera iritsi dira lehen zatian bi aldiz (5-3 eta 7-5). Alabaina, EHFren Eurocup txapelketa irabazi berri duen taldeak markagailuari buelta emateko ahalmena izan du atsedenaldira iritsi orduko. Hala, Joaquin Rocamorak zuzentzen duen taldea joan da aldageletara bi goleko aldearekin (11-13).
Donostiarrek beste indar batekin ekin diote bigarren zatiari, defentsa tenkatu dute, eta 5 eta 1eko partzialarekin berriro ere agintzen jarri dira (16-14). Bultzada hori bidelagun zutela, etxekoek markagailuan tartea areagotzen jarraitu dute, batez ere Mariane Fernandes brasildarraren golei esker. Ezker hegalekoak zortzi gol erdietsi ditu guztira partidan zehar (sei bigarren zatian), eta bera izan da bere taldeko golegile nagusia.
Hartara, urdinak bost goleko errenta izatera iritsi dira (26-21, 28-23), baina hiru minuturen falta Elxekoak hiru golera gerturatu dira (29-26). Dena den, Bera Bera ez da urduri jarri, eta kanporaketako lehen garaipena bereganatu dute.
Mariane Fernansekin batera, Esther Arrojeria (7), Anne Erauskin (4) eta Lyndie Tchaptcheten (4) gol-ekarpenak ere azpimarratzekoak izan dira etxekoen aldetik. Bisitarien partetik, berriz, izugarrizko lana egin dute Tessa Van Zijl herbeheratarrak 11 golekin eta Nicole Morales atezain katalanak, 10 gelditurekin.
Final honen bigarren eta azken norgehiagoka datorren larunbatean izango da, Elxen, 18:30ean, eta ETB4n izango da ikusgai ere.
Fitxa teknikoa:
30 - Super Amara Bera Bera: Maddi Aalla (6 gelditu), Alice Fernandes (3 gelditu); Arrojeria (7), Mariane Fernandes (8), GavilƔn (1), Boada (2), Alba MenƩndez (1), Laura HernƔndez (1), Cavo, Echeverria (1), Lindie Tchaptchet (3), Loidi, Carmen Arroyo, Erauskin (4, 1 penaltiz), Lydia Blanco (1) eta Elke Karsten (1, penaltiz).
26 - Atticgo Balomano Elx: Nicole Morales (10 gelditu), Carratu (3 gelditu); Oppedal (2), Do Nascimento (1), So Delgado (3), Patricia MĆ©ndez, Andreu, Van Zijl (11), Wolfs (2), Zhukova, Agullo, MarĆa Flores, Zaida BenĆtez (1), Carrillo, BerbabĆ© (2) eta Kelly (4).
Epaileak: Yon Bustamante eta Javier Ćlvarez. Kanporatutako jokalariak: Alba MĆ©nendez, Laura HernĆ”ndez, MarĆa Flores, So Delgado, BenĆtez eta Oppedal.
Markagailua bost minututik behin: 2-2; 5-4; 6-5; 8-7; 10-11; 11-13- atsedenaldia- 13-13; 17-15; 21-17; 26-21; 29-25; 30-26.
Zure interesekoa izan daiteke
Bera Bera Europa Ligatik kanporatu dute; Beti-Onakek, berriz, aurrera egin du Europako Kopan
Bera Bera eta Dijonen arteko kanporaketa penaltietan erabaki da (30-26). Beti-Onakek, ostera, kanporaketako bi partidak irabazi dizkio Yellow Winterthur taldeari, eta Europako Kopako final-zortzirenetan izango da.
Imanol Alvarez: ''Defentsan egongo da gakoetako bat''
Super Amara Bera Berak Dijoni egingo dio bisita igandean, Europa Ligan aritzeko pasea lortzeko. Donostiako taldea 3 goleko errentarekin abiatuko da. Kruijswijk min hartuta dago, eta zalantzan dago parte hartzeko moduan izango den. Imanol Alvarezen ustez, defentsan egongo da gakoetako bat.
Anne Erauskin, Bera Berako jokalaria: ''Gakoa lasaitasuna mantentzea izango da''
Hiru goleko aldeari eutsi nahi dio Dijonen Super Amara Bera Berak, joaneko partidako abantaila aprobetxatzeko. Anne Erauskin jokalariak partidako gakoei buruz hitz egin du.
Bera Berak Beti Onak menderatu du derbian (27-30)
Nafarroako taldeak bigarren zati ona egin zuen arren, Donostiakoak izan ziren nagusi, hiru goleko aldeaz, Atarrabian jokatutako partidan.
Bera Berak lehen kolpea eman du Dijonen aurkako kanporaketan (22-19)
Donostiako taldeak 22-19 irabazi dio Dijon talde indartsuari, eta hiru goleko errenta izango du Frantzian jokatuko den itzuliko partida erabakigarrian.
Imanol Alvarez: ''Bi borrokaldi izango direla kontuan hartuta lehiatu behar dugu''
Super Amara Bera Berak Dijon Frantziako talde indartsuaren aurka jokatuko du larunbatean, etxean, EHF Europa Ligako multzoen fasera sailkatzeko kanporaketako joaneko partida. Imanol Alvarezek adierazi du haiek direla, a priori, faboritoak.
Maitane Etxeberria: ''Defentsarekin eta kontraerasora igota min egin dezakegula uste dut''
Super Amara Bera Berak Dijonen bisita hartuko du Gascan, larunbat honetan, EHF Ligako kanporaketetako joaneko partidan. Maitane Etxeberriak neurketa nola ikusten duen azaldu du elkarrizketa honetan.
Bera Berak Iberiar Superkopa irabaziz ekin dio denboraldi berriari
Euskal taldeak ezin hobeto ekin dio 2025-26 denboraldiari; astelehen arratsaldean aurkezpena egin du, Donostian.
Bera Berak erakustaldia emanda irabazi du Iberiar Superkopa
Donostiako taldea hasieratik bukaeraraino izan nagusi, eta 38-21 garaitu du Benfica, Anaitasunan jokatutako finalean, Iberiar Superkopa hirugarren urtez jarraian bereganatzeko.
Bera Berak gaur jokatuko du Iberiar Superkopako finala, Benficaren aurka
Finala Anaitasuna pabiloian jokatuko dute, 20:00etan, eta neurketa zuzenean emango dugu ETB4n eta eitb.eus atarian.