Eskubaloia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Melinda Louis Bera Berako jokalariak lesio larria du ezker belaunean

Jokalariari egindako probak erakutsi duenez, hautsita ditu ezkerreko belauneko aurreko lotailu gurutzatua, barne meniskoa eta barneko albo-lotailua.
Melinda Louis Bera Berako jokalariaren artxiboko irudia, aurkezpen egunean
Melinda Louis Bera Berako jokalariaren artxiboko irudia, aurkezpen egunean

Melinda Marie Louis Super Amara Bera Berako jokalariak hautsita ditu ezkerreko belauneko aurreko lotailu gurutzatua, barne meniskoa eta barneko albo-lotailua, taldeak astearte honetan iragarri duenaren arabera.

Irailaren 16an hartu zuen min jokalari frantziarrak, Guardes taldearen aurkako partidan, kontraeraso batean baloia atera jaurti ostean, gaizki erorita.

Marie Louis 2022ko abenduan iritsi zen Donostiara, Else Karsten argentinarrarekin batera, Bourg-de-PƩage Drome bere aurreko klubak zituen arazo ekonomikoak tarteko.

Jokalariak laster izango du ebakuntzari data jartzeko hitzordua, eta ezingo du denboraldi osoan gehiago jokatu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X