Bera Berak 6 goleko aldeari eman beharko dio buelta etxean (34-28)
Super Amara Bera Berak EHFren Europa Ligako multzoen fasera sailkatzeko aurretiko azken kanporaketaren joaneko partida jokatu du larunbat honetan Errumanian, Ramnicu Valcearen aurka.
Talde donostiarrak bikain hasi du partida (2-7) eta aldeko abantaila hori mantendu egin dute minutu askotan, baina etxeko taldea esnatu eta lehen zatiko azken minutuetan murriztu egin dute (12-12).
Imanol Alvarezen emakumeak erreakzionatu egin dute, eta atsedenaldira aurretik joan dira tarte politarekin (13-16).
Hala eta guztiz ere, bigarren zatian Ramnicu Valcear taldea gogotsu atera eta 18na jarri du laster markagailua. Lehen abantaila 20-19arekin izan dute errumaniarrek eta bigarren zatiko hamabosgarren minuturako 24-20 agintzen zuen etxeko taldeak.
Bera Berak behera egin du nabarmen eta orain Donostian erronka oso zaila izango du, 6 goleko aldeari buelta eman beharko baitiote gipuzkoarrek.
Fitxa teknikoa:
34 - Ramnicu Valcea: Hosu, Glibko (10, 3 penaltiz), Klikovac (1), Bucur, Florica (2), Batinovic, Liscevic (6), Mireya GonzƔlez (1), Florica (1), Elghaoui (8), Gorshenina (4), Levchenko (1), Dache, Roch, Rus, Lupei eta Dascalete.
28 - Super Amara Bera Bera: HernÔndez, Gil (2), Boada (2), Calvo (1), Polonio, Oliveira Fernandes (7), Etxeberria (4), Arrojeria (1), Menéndez, Boada (1), O“Mullony, CesÔreo (2), Ugartemendia, HernÔndez (4 penaltiz), Loidi (4 penaltiz), Moreno eta Bautista.
Epaileak: Anatoliy Novikov eta Valeriy Rozhkov (Ukraina). Liskevic, Gorshenina (2), Elghaoui, Bucur eta Etxeberria kanporatu dituzte.
Markagailua 5 minututik behin: 1-3; 2-7; 5-11; 8-12; 11-12Ā 13-16- atsedenaldia- 17-18; 18-19;Ā 23-20; 27-22; 28-24; 34-28.
Zure interesekoa izan daiteke
Bera Bera Europa Ligatik kanporatu dute; Beti-Onakek, berriz, aurrera egin du Europako Kopan
Bera Bera eta Dijonen arteko kanporaketa penaltietan erabaki da (30-26). Beti-Onakek, ostera, kanporaketako bi partidak irabazi dizkio Yellow Winterthur taldeari, eta Europako Kopako final-zortzirenetan izango da.
Imanol Alvarez: ''Defentsan egongo da gakoetako bat''
Super Amara Bera Berak Dijoni egingo dio bisita igandean, Europa Ligan aritzeko pasea lortzeko. Donostiako taldea 3 goleko errentarekin abiatuko da. Kruijswijk min hartuta dago, eta zalantzan dago parte hartzeko moduan izango den. Imanol Alvarezen ustez, defentsan egongo da gakoetako bat.
Anne Erauskin, Bera Berako jokalaria: ''Gakoa lasaitasuna mantentzea izango da''
Hiru goleko aldeari eutsi nahi dio Dijonen Super Amara Bera Berak, joaneko partidako abantaila aprobetxatzeko. Anne Erauskin jokalariak partidako gakoei buruz hitz egin du.
Bera Berak Beti Onak menderatu du derbian (27-30)
Nafarroako taldeak bigarren zati ona egin zuen arren, Donostiakoak izan ziren nagusi, hiru goleko aldeaz, Atarrabian jokatutako partidan.
Bera Berak lehen kolpea eman du Dijonen aurkako kanporaketan (22-19)
Donostiako taldeak 22-19 irabazi dio Dijon talde indartsuari, eta hiru goleko errenta izango du Frantzian jokatuko den itzuliko partida erabakigarrian.
Imanol Alvarez: ''Bi borrokaldi izango direla kontuan hartuta lehiatu behar dugu''
Super Amara Bera Berak Dijon Frantziako talde indartsuaren aurka jokatuko du larunbatean, etxean, EHF Europa Ligako multzoen fasera sailkatzeko kanporaketako joaneko partida. Imanol Alvarezek adierazi du haiek direla, a priori, faboritoak.
Maitane Etxeberria: ''Defentsarekin eta kontraerasora igota min egin dezakegula uste dut''
Super Amara Bera Berak Dijonen bisita hartuko du Gascan, larunbat honetan, EHF Ligako kanporaketetako joaneko partidan. Maitane Etxeberriak neurketa nola ikusten duen azaldu du elkarrizketa honetan.
Bera Berak Iberiar Superkopa irabaziz ekin dio denboraldi berriari
Euskal taldeak ezin hobeto ekin dio 2025-26 denboraldiari; astelehen arratsaldean aurkezpena egin du, Donostian.
Bera Berak erakustaldia emanda irabazi du Iberiar Superkopa
Donostiako taldea hasieratik bukaeraraino izan nagusi, eta 38-21 garaitu du Benfica, Anaitasunan jokatutako finalean, Iberiar Superkopa hirugarren urtez jarraian bereganatzeko.
Bera Berak gaur jokatuko du Iberiar Superkopako finala, Benficaren aurka
Finala Anaitasuna pabiloian jokatuko dute, 20:00etan, eta neurketa zuzenean emango dugu ETB4n eta eitb.eus atarian.