EHF-REN EUROPA LIGA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Berdinketa Super Amara Bera Beraren eta Paris 92ren artean (27-27)

Oso partida ona jokatu dute gipuzkoarrek. Bueltako partida datorren asteburuan jokatuko dute, Parisen.
Bera Bera taldea
Bera Bera taldea

Super Amara Bera Berak oso aurkari indartsua izan du aurrean EHFren Europa Ligako bigarren kanporaketan; izan ere, Paris 92 taldea lider da Frantziako txapelketan.

Beraz, gipuzkoarrek izen handiko taldea kanporatu beharko dute Europa Ligako multzoen faserako sailkatzeko.

Hasieran sufritu egin du, baina bigarren zatian aurrerapausoa eman, eta hiru goleko aldea ere izan du Bera Berak. Azkenean, 27-27 bukatu da Donostian jokatutako neurketa.

Bueltakoa Parisen izango da, datorren asteburuan, eta irabazleak aurrera egingo du lehiaketan.

Fitxa teknikoa

27 - Super Amara Bera Bera: HernÔndez, Gil (4), Boada (2), Fernandes (6), Calvo (1), Polonio (5), Oliveira, Etxeberria. Arrojeria, Menéndez, Boada (1), Loidi (1), Rotaetxe, OŽMullony (2), Cardoso (4, 3 penaltiz), Ugartemendia (1), Aalla.

27 - Paris 92: Serdarevic, Cissokho (3), Thouvenot, Niombla (5), Flipes (2), Mabana Fofana (4), Lassource (1), Chauveau, Sajka (3), Offendal (5, 1 penaltiz), Namizata Fofana (1), Nkou, Resende (3).

Markagailua 5 minututik behin: 2-3; 4-6; 6-7; 8-9; 11-11; 13-14; 17-16; 20-18; 21-20; 23-22; 26-25; 27-27.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X