Donostian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bera Berak laugarren Superkopa irabazi du jarraian

Donostiarren bosgarren emakumezkoen Superkopa da, Rocasa Kanaria Handiari irabazita (18-17).
18:00 - 20:00
Bera Bera, emakumeen Superkopako txapeldun laugarren aldiz jarraian

Bera Berak emakumezkoen eskubaloi Superkopa irabazi du. Bere historiako bosgarrena da, laugarrena jarraian. Rocasa Kanaria Handiari irabazi dio (18-17).

Neurketa berdinduta joan zen, baina beti egon ziren donostiarrak aurretik. Etxean jokatuta, nagusi izan ziren markagailuan Eli Pinedoren eraginkortasunari eta Ana Martinezen defentsako lanari esker.

Rocasak ez zuen partida oparitu nahi izan, eta gauzak zail jarri zizkion Bera Berari, baina hala ere, ez zuen garaipena eskuratzeko gai zenaren itxura eman.

Navarro eta Temprano atezainak bikain aritu ziren. Markagailu baxuen erantzunkina eurena izan zen.

Bigarren zatia erabakigarria izan zen Bera Beraren garaipenerako. Donostiakoek gogor hasi zuten, eta Rocasa azken hamar minutuetan sartu ziren partidara berriro, emozioa jartzeko.

FITXA TEKNIKOA

Bera Bera: Temprano, Eli Pinedo (3, 2 pen.), Etxeberria (2), Ana Martinez (4, 1 pen.), MenƩndez (1), Silvia Ederra (1) , Arrojeria (1) Ziarsolo (2 pen.), Zugarrondo, Sans (1), Yanez (1), Ezkurdia, Lizarbe, Alicia Fernandez (2).

Rocasa Kanaria Handia: Silvia Navarro, LujÔn (3, 1 pen.), Falcón (2), Davinia Lopez (4), Peña (1), Almudena Rodríguez, Trojaola (1), Maria GonzÔlez (2) eta Albadalejo (2), Toscano, Tejeda (2).

Markagailua bost minuturo: 1-1; 4-2; 5-3; 6-4; 8-4; 9-5; 9-6 -atsedenaldia- 10-8; 10-8; 13-11; 14-12; 16-14; 18-17.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X