Hirugarrena jarraian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bera Berak Espainiako Superkopa irabazi du, laugarrenez

Gipuzkoako taldeak Rocasa Gran Canaria ACE gainditu du finalean (23-30).
Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Bera Berak Espainiako Superkopa irabazi du, laugarrenez. Guadalajaran jokatutako finalean, Rocasa Gran Canaria ACE gainditu du Gipuzkoako taldeak (23-20).

Asko sufritu dute kanariarrek neurketaren hasieran Bera Beraren defentsa sendoari aurre egiteko, eta hamar minutu behar izan dituzte aurreneko gola egiteko (4-1).

Hala ere, partidan sartu da Rocasa Gran Canaria ACE, 1-6ko partzialari esker (10-9). Atsedenaldiaren ondoren, markagailua berdindu du Kanarietako taldeak, eta jarraian aurretik jarri dira (11-12).

Baina Ana Temprano gipuzkoarren atezaina agertu da orduan, eta 20 bat geldiketa eginda, Bera Beraren garaipena bideratu du.

Fitxa teknikoa:

23 - Bera Bera: Temprano; Etxeberria (-), Elorza (1), Ana Isabel Martinez (2), Menendez (3), Ziarsolo (7, 4p) eta Núñez (4) -hasierako taldea- Zugarrondo (ps), Azanza (2), Arrojeria (-), Arizaga (-), Ezkurdia (-), Eli Pinedo (3), Ederra (-) eta Mugica (1)

20 - BM. Rocasa Gran Canaria ACE: Navarro; Falcon (2), Haridian Rodriguez (1), Almudena Rodriguez (2), Marƭa Gonzalez (1), Davinia Lopez (2) eta Trojaola (3, 2p) -hasierako taldea- Adriana Gonzalez (ps), LujƔn (7, 1p), PeƱa (-), Toscano (1) eta Albaladejo (1)

Markagailua, bost minututik bost minutura: 2-0, 4-1, 7-2, 8-3, 9-6 eta 10-9; atsedenaldia; 11-11, 14-12, 16-15, 19-15, 21-17 eta 23-20 (amaiera).

Ā 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X