Txapeldunen Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bera Berak Larviken aurka egindako lanak ez du saririk eman (17-27)

Talde norvegiarra Txapeldunen Ligako donostiarren multzoan lehen postuan dago, eta merezita irabazi du Imanol Alvarezen nesken aurka.
Bera Berak ezin izan du Larviken aurka. Argazkia: ETB.

Bera Beraren lanak ez du saririk izan Larvik norvegiarraren aurka (17-27). Talde norvegiarra Txapeldunen Ligako donostiarren multzoan lehen postuan dago, eta merezita irabazi du Imanol Alvarezen nesken aurka. Kanpokoek atezain aparta dutela erakutsi dute, eta bigarren zatian min handia egin diote Bera Berari euren abiadurarekin. Partidaren lehen minutuetan, baina, Bera Berak bere arerioa gelditzen jakin du, munduko indartsuenetakoa izan arren.

Fitxa teknikoa:

17.- Bera Bera: Temprano, Etxeberria, Pinedo (4, 2 penaltiz), Elorza (1), Ziarsolo (5, 2 penaltiz), Menendez (2), Martinez (1) -hasierako zazpikoa- NuƱez (1), Dunay (1), Arizaga, Ederra (1), Arrojeria (1 penaltiz).

27.- Larvik: Hasanic, Blanco (5), Gro (3), Vide Ingeborg (3), Nora Mƶrk (6, 2 penaltiz), Sulland (1), Breivang (1) -hasierako zazpikoa- Bjaaland, Kristiasnssen, (2) Thea Mƶrk (3), Stage, Rantala, Lise Locke (2), Sulland (1).

Epaileak: Vujacik eta Kazanegra. (Montenegro).

Markagailua, bost minututik bost minutura: 1-3; 3-5; 4-8; 6-10; 8-12; 9-14 (atsedenaldia); 11-17; 11-19; 11-22; 12-23; 14-25; 17-27.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X