Eskubaloia
2025/06/06 - 14:24
Bidasoa Irun-Torrelavega, Errege Kopako final-laurdena, zuzenean, EITBn
Eskubaloiko Kopa Irungo Artaleku kiroldegian jokatuko da ekainaren 6a eta 8a bitartean. Irudek Bidasoa Irun anfitrioiak Bathco Torrelavegaren kontra jokatuko du ostiral honetan final-laurdenetako kanporaketa, eta zuzenean izango da ikusgai ETB4n eta eitb.eus-en.
2025/06/05 - 22:47
Gorka Nieto: ''Zaila izango da, baina taldea gogotsu dago''
Gorka Nieto Bidasoa Irungo jokalariak Gipuzkoako herrian jokatuko den Errege Kopaz hitz egin du. Taldearen azken emaitzak ikusita, Kopa biziberritzeko aukera bat izan daitekela nabarmedu du.
2025/06/05 - 18:42
Quique Dominguez, hunkituta: ''Triste noa, baina harro''
Quique Dominguez Helvetia Anaitasunaren entrenatzaileak kluba "triste" utzi du Zilarrezko Ohorezko Mailara jaitsi ondoren, baina "harro" Iruñean bost urtez egindako bide "ederragatik". (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/06/04 - 16:18
Imanol Alvarezek kontratua berritu du Bera Berarekin, denboraldi batez
Entrenatzaile ermuarrak eta Donostiako klubak denboraldi batez luzatu dute elkar lotzen dituen kontratua; beraz, Alvarezek zuzenduko du Super Amara Bera Bera 2025-2026 denboraldian.
2025/06/04 - 16:09
Imanol Alvarez: ''Pozik nago, nik hemen jarraitu nahi dut''
Imanol Alvarezek Bera Bera entrenatzen jarraituko du datorren denboraldian, asteazken honetan emandako prentsaurrekoan Tati Garmendia presidenteak jakinarazi duenez.
2025/06/03 - 21:52
Bera Berak Ester Somaza eta Elena Amores fitxatu ditu, 2027ra arte
Somaza, 21 urtekoa bera, Granollersetik iritsi da Bera Berara, eta ezker alboko bezala aritzen da; Amores ezker hegalekoak 23 urte egingo ditu uztailean, eta Guarseden jokatu du azken denboraldietan.
2025/06/03 - 12:25
Tati Garmendia: ''Oso zaila izango da aurten lortutakoa errepikatzea, baina horretarako lanean gabiltza''
Tati Garmendia Bera Beraren kirol arduradunak EITB Mediarekin hitz egin du Bera Berak 2024-2025 lortu dituen hiru tituluei buruz, eta datorren denboraldira begirako fitxaketak ere izan ditu mintzagai. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/06/02 - 16:21
Donostiako Udalak harrera egin dio Bera Berari
Super Amara Bera Berak 2024-2025 denboraldi bikaina osatu du: Espainiako Superkopa, Erregina Kopa eta Guerreras Iberdrola Liga irabazi ditu. Hori guzti hori dela eta, Donostiako Udalak harrera egin dio talde txapeldunari.
2025/06/01 - 23:43
Anaitasuna Zilarrezko Ohorezko Mailara jaitsi da
Azken jardunaldian irabazi arren, aurkari zuzenen emaitzek ez diote mesederik egin, eta ezin izan dio mailari eutsi, Plenitude Liga azken postuan amaitu du eta.
2025/05/31 - 22:39
Maitane Etxeberria: ''Partida oso gogorra izan da''
Bera Berak bere 10. liga irabazi du, finaleko bigarren partidan Elx taldea mendean hartuta.
2025/05/31 - 21:45
Bera Bera, Ligako txapeldun!
Asteazkenean, Donostian lehen partida irabazi ondoren, bigarrenean ere menderatu du Elx, 24-26, eta hamargarren Liga irabazi du horrela.
2025/05/29 - 00:36
Bera Berak lehen kolpea jo du Ligako finalean Elxen aurka (28-19), eta garaipen bat behar du txapeldun izateko
Larunbatean, Elxeko Esperanza Lag pabiloian, Bera Berak beste behin menderatuko balu aurkaria, poltsikoratu egingo luke 2024-25 denboraldiko Guerreras Iberdrola Ligako titulua. Finaleko aurreneko partidan, euskal taldea nabarmen gehiago izan da, eta oso merezita gailendu da.
2025/05/28 - 12:13
Bera Bera vs Elx, Ligako finaleko lehen partida, zuzenean, EITB Median
Hiru partidetako onena izango da txapelduna, golen aldea kontuan hartu gabe. Lehen neurketa zuzenean ikusteko aukera emango du EITB Mediak, streamingez eitb.eus-en eta ETB4n, 20:30etik aurrera.
2025/05/27 - 14:49
Imanol Alvarez: ''Oso garrantzitsua da ondo egotea, lasai jokatzea, irabaztea ezinbestekoa da''
Bera Berak asteazken honetan jokatuko du Ligako finaleko lehen partida Elx taldearen aurka. Imanol Alvarez entrenatzaileak neurketa nola ikusten duen azaldu du, prentsaurrekoan.
2025/05/25 - 18:14
Bera Bera Ligako finalean sartu da, Malagan ere irabazita (20-24)
Gipuzkoako taldeak hiru goleko abantaila lortu zuen Donostian, 27-24 nagusituta joaneko partidan, baina nahiago izan du kanporaketa ziurtatu eta itzulikoa ere irabazi. Elx izango du aurkari finalean.
2025/05/22 - 17:34
Asier Iribarrek eta Tao Geyk 2028ra arte berritu dute Bidasoa Irunekin
Era berean, Bidasoak jakinarazi du bi jokalariak utziko dituztela.
2025/05/22 - 12:36
Omenaldi hunkigarria jaso dute Esther Arrojeriak eta Alba Menendezek, Gascan
Esther Arrojeriak eta Alba Menendezek ez dute Bera Beran jarraituko datorren denboraldian. Hori dela eta, omenaldi beroa egin zieten atzoko partidaren ostean.
2025/05/22 - 00:49
Bera Berak hiru golez menderatu du Malaga, 27-24, eta itzulikoan finalerako txartela eskuratzen saiatuko da
Imanol Alvarezen taldeak bederatzi goleko aldea ere izan du, bigarren zatian, baina Malaga suspertu egin da azken minutuetan, eta euskal taldeak, amaieran, hiru goleko abantaila erdietsi du.
2025/05/12 - 20:19
Uribitartek eta Rodriguezek denboraldi batez berritu dute Beti Onakekin
Laida Uribitarte eta Estitxu Rodriguez jokalariek kontratua berritzea sinatu dute 2025-2026 denboraldi amaierara arte.
2025/05/12 - 15:55
Bidasoa Irunek Torrelavega izango du aurkari Errege Kopako final-laurdenetan
Eskubaloiko Kopa Irungo Artaleku kiroldegian jokatuko da ekainaren 6tik 8ra artean. Irudek Bidasoa Irun anfitrioiak Bathco Torrelavegaren kontra jokatuko du final-laurdenetako kanporaketa.