Berritzeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lucia Pradesek Bera Berarekin berritu du, 2028ra arte, eta Micak, Macak eta Ayelenek Beti-Onaken jarraituko dute, 2027ra arte

Donostiako taldeko atezainak bi denboraldiz luzatu du klubarekin lotzen zuen kontratua; 2024an iritsi zen Gipuzkoara. Nafarroako taldeko lehenengo lerroko hiru jokalariek, ordea, 2026-2027 denboraldiko amaierara arte jokatuko dute Atarrabiako klubean.

Berritzeak eskubaloia
Irudiak: Bera Bera eta Beti-Onak.

Lucia Pradesek Super Amara Bera Berarekin berritu du, 2028ra arte, eta Micak, Macak eta Ayelenek Replasa Beti-Onakekin zituzten kontratuak luzatu dituzte, 2027ra arte, Donostiako eta Atarrabiako klubek asteartean iragarri dutenez. Pradesek, Bera Berako atezaina bera, bi denboraldiz luzatu du klubarekin lotzen zuen kontratua (2024an iritsi zen Gipuzkoara), eta Beti-Onakeko lehenengo lerroko hiru jokalari argentinarrek, ordea, 2026-2027 denboraldiko amaierara arte jokatuko dute Atarrabiako klubean.

Pradesek, horrenbestez, “hazteko eta kolore hauek defendatzen jarraitzeko asmoz” segituko du Bera Beran; Beti-Onaken, Macak, Micak eta Ayelenek “ahalegina, adorea eta konpromisoa” ematen jarraituko dute, Nafarroako taldeak adierazi duen bezala.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X