Bidasoa jaun eta jabe izan da Anaitasunaren aurkako derbian (42-33)
Bidasoa Irunek 42-33 irabazi dio Helvetia Anaitasunari, ostiral arratsaldean bi euskal taldeek Artaleku kiroldegian jokatu duten derbian, Asobal Ligako 23. jardunaldian, eta, ondorioz, bigarren tokian jarraitzen du sailkapen nagusian.
Etxekoak hasieratik izan dira nagusi, eta bisitariak beti joan dira atzetik markagailuan. Lehendabiziko laurdenean, zazpi goleko aldea (14-7) lortu du Bidasoak, eta errenta handiagoarekin iritsi da atsedenaldira: 23-12.
Aldageletatik bueltan, partida ez da aldatu. Irungo taldeak bizitasunez jokatzen jarraitu du, eta abantailari eutsi dio; 32-22 izan dira aurretik 45. minutuan.
Azkenean, 42-33 nagusitu da Bidasoa, eta emaitza horri esker, bigarren lekuan jarraitzen du Asobal Ligako sailkapenean, 36 punturekin. Anaitasuna, berriz, zortzigarren tokian dago, 22 punturekin, atzetik dituen arerioek asteburuan egingo dutenaren esperoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Lucia Pradesek Bera Berarekin berritu du, 2028ra arte; eta Micak, Macak eta Ayelenek Beti-Onaken jarraituko dute, 2027ra arte
Donostiako taldeko atezainak bi denboraldiz luzatu du klubarekin lotzen zuen kontratua; 2024an iritsi zen Gipuzkoara. Nafarroako taldeko lehenengo lerroko hiru jokalariek, ordea, 2026-2027 denboraldiko amaierara arte jokatuko dute Atarrabiako klubean.
Miguel Etxeberria, Beti Onak taldearen entrenatzailea: “Baloratua sentitzen naiz, babestua”
Miguel Etxeberriak Replasa Beti Onak taldearen entrenatzaile izaten jarraituko du 2026-2027 denboraldian. Hortaz, zortzigarren denboraldia egingo du talde nafarra zuzentzen, eta "oso pozik, indartsu eta ilusioz" dagoela azpimarratu du. (Bideoa, gazteleraz)
Miguel Etxeberriak Beti-Onak taldearekin berritu du, 2026-2027 denboraldirako
Hala, Etxeberriak, gutxienez, zortzi denboraldi jarraian emango ditu Nafarroako taldearen entrenatzaile.
Super Amara Bera Berak irabazi du Replasa Beti-Onak taldearen aurkako euskal derbia (31-25)
Etxekoak aurretik joan dira hasieratik, eta aurkariek baino hobeto kudeatu dute partida.
Xavi Tuak kontratua luzatu du 2027ra arte
Jokalari kataluniarrak 25 partida jokatu eta 64 gol sartu ditu, taldeari ekarpen nabarmena eginez.
Bidasoa Irunek Leo Maciel berritu du 2027ra arte eta Nacho Vallesen irteera iragarri du
Talde gipuzkoarrak atezainari eta lehen lerroari eragiten dieten bi aldaketa baieztatu ditu azken egunotan bere jokalarien artean. Berrikuntza eta baja garrantzitsuak izango ditu datorren denboraldiari begira.
Bidasoak agur esan dio Europako Ligari, Montpellierren aurka Artalekun beste porrot bat jasota (34-36)
Mozasen mutilek lehen zati bikaina egin dute eta talde frantziarrari eustea lortu dute atsedenaldira 18nako berdinketarekin joateko. Aldageletatik bueltan, ordea, berriz ere energia falta izan da, nahiz eta partida amaierara berdintzeko aukerekin iritsi.
Jon Begiristain izango da Bera Beraren entrenatzailea datozen bi denboraldietan
Imanol Alvarez ordezkatuko du, hark erabaki baitu denboraldi honen amaieran taldearen zuzendaritza uztea. Begiristain Alvarezen laguntzaile aritu izan da 2023-24 denboralditik.
Unai Barretok lesio larria du ezker belaunean
Jokalariari probak egin dizkiote THW Kielen aurkako partidan ezker belaunean izandako bihurrituaren ondorioz. Proba horiek baieztatu dute aurreko lotailu gurutzatua osorik hautsi duela, eta bi meniskoetan hausturak dituela.
Bidasoa EHF Ligatik kanpo geratu da, Wolffen emanaldi bikainaren eta Montpellierren garaipenaren ostean
Talde irundarrak 27-20 galdu du THW Kielen kantxan multzoko liderraren aurka. Montpellierrek, bere aldetik, Flensburg menderatu du etxean. Horrenbestez, Europako Ligako final-laurdenetara sailkatzeko aukerarik gabe geratu da Bidasoa.