Messik Argentinako selekzioa utzi du
2022ko Munduko Txapelketa eta 2021eko eta 2024ko Amerika Kopak irabazita eman dio aurrelari argentinarrak selekzioarekin bizitako etapari.
2022ko Munduko Txapelketa eta 2021eko eta 2024ko Amerika Kopak irabazita eman dio aurrelari argentinarrak selekzioarekin bizitako etapari.
Osasunak 1-0 irabazi dio Getaferi. Sergio Herrerak azaldu duenez, "Getafe ez da talde erraza", baina Ruben Garciak, bere aldetik, "ondo defendatu" dituztela adierazi du eta lortutakoaz harro agertu dira biak. (Bideoa gazteleraz)
San Juanek Eusko Label Ligan jarraitzea lortu du beste urte batez. Joseba Fernandez entrenatzailea elkarrizketatu dugu, eta esan digu “pisu handia kendu dutela gainetik”. Kontxari dagokionez, berak lehen sei postuak argi dauzkala dio, baina ez du baztertzen zazpigarren postua lortzea “estropada oso ona” egiten badute. (Bideoa gazteleraz)
Osasunak denboraldi hasiera onari eustea lortu du Getaferen aurka, eta bere ezina mantentzea lortu du Sadarren jokatutako partida parekatu baten ostean.
Realak fitxaketa berriak aurkeztu ditu, Hector Fort eta Mamadou Sarr. Bartzelonako hegalekoak adierazi du “asoziazio gaitasun handia” duen jokalaria dela. Chelseak utzitako atzelariak, berriz, “jarraikortasunarekin jokatzea” falta zaiola adierazi du. Biak ala biak klubari laguntzeko nahia argi erakutsi dute.