Barandika Jai Alai Liga irabazi berritan: “Inork ez zuen espero, ezta nik ere”
Barandikak eta Basquek lortu dute Jai Alai Ligako urrezko gerrikoa, Erkiaga eta Gorka bi jokotan garaitu ostean (15-6 eta 15-12). Basquek bere lehen gerrikoa lortu du, Barandikak, berriz, hirugarrena.