Markel Fernandezek zilarra irabazi du 400 metroko 4 erreleboko proba mistoan
Sopelako atletak, Paula Sevilla, David Garcia eta Blanca Hervasekin batera, lasterketa bikaina egin du eta Espainiako errekorra hautsi du.
Markel Fernandezek beste pauso handi bat eman du nazioarte mailan, Torunen (Polonia) jokatutako pista estaliko munduko atletismo txapelketan.Ā Paula Sevilla,Ā David GarciaĀ etaĀ Blanca Hervasekin batera, 400 metroko 4 erreleboko proba mistoan zilarrezko dominaĀ lortu du, Espainiako errekor berria ezarriz (3:16.96). Final ikusgarria izan da, eta Belgikako laukotea soilik izan da Markelek osatu duena baino azkarragoa.
Lehen erreleboan,Ā Markelek lan zaila izan du, lehen kalean abiatu behar izan baitu, eta azken postuan eman du lekukoa. Hala ere, lasterketako gorabeherek eta taldekideen lan bikainak egoera irauli dute.Ā Paula Sevillak lehian sartu du bere taldea,Ā David Garciak erritmoari eutsi dio etaĀ Blanca Hervasek proba biribildu du.Ā
Sopelako korrikalaria sasoiko dago, eta duela gutxiĀ Espainiako Txapelketako 400 metroko proban urrea irabazi ostean Munduko Txapelketan zilarra irabazi izanak aurrera egiteko bultzada emango dio.
Zure interesekoa izan daiteke
Asier Martinez, 60 metroko hesidun probaren finalerdietan
Nafarroako atleta pista estaliko atletismoko munduko txapelketako finalerdietarako sailkatu da, 7,65 segundoko markari esker, eta bere sasoi onenean jarraitzen duela erakutsi du.
Duplantisek munduko marka hautsi du berriro 6,31 metrotik gora salto eginda
Hamalaugarren aldia da 26 urteko suediarrak munduko errekorra hobetzen duela, 2020ko otsailean 6,17 metroko jauzia egin ostean lehen marka unibertsala hautsi zuenetik.
Ander Garaiarrek 20 urtez azpikoen munduko errekorra hautsi du 4x100 errelebo mistoan
Esprinter gipuzkoarrak proba honetan erregistratutako markarik onena lortu du, Madrilgo eta Nafarroako atletez osatutako laukotearekin batera, asteburu honetan Katalunian egindako lehiaketa batean.
Dominic Lobalu eta Asayech Ayichew nagusitu dira Bilboko 10K lasterketan
Larunbat arratsaldean Bilbon jokatu den 10k lasterketan, Dominic Lobalu, Abderrahmane Aferdi eta Ayana Geneti nagusitu dira gizonezkoetan; emakumezkoetan, berriz, Asayech Ayichew, Nigsti Molla Hagos eta Francine Niyomukunzi.
Eneko Carrascal, Markel Fernandez eta Martin Segurola, Espainiako txapeldunak, Valentzian
Jauzi hirukoitzean, 3.000 metroetan eta 400 metroetan gailendu dira, hurrenez hurren.
Ibai Larrea eta Oihana Zubillaga nagusitu dira Arrasate-Udalatx mendi-lasterketan
Gaur goizean, Arrasate-Udalatx mendi-lasterketaren hamargarren edizioa jokatu da, eta, gizonezkoetan, Ibai Larrea antzuolarrak irabazi du, hirugarrenez jarraian; Luis Puigvert kataluniarra izan da bigarren, eta Oier Zubeldia amezketarra, berriz, hirugarren. Emakumezkoetan, Oihana Zubillaga anoetarra izan da azkarrena, eta haren atzetik sailkatu dira Carrodilla Cabestre eta Ainhoa Sanz.
Behobia-Donostia lasterketak zozketa baliatuko du, izena emateko modu orokor moduan
Antolatzaileek 30.000 kirolari inguru egoteko asmoa dute 2026ko lehian.
Berihu Aregawi eta Winfred Yavi gailendu dira Elgoibarko Nazioarteko Krosean
Berihu Aregawi etiopiarrak hirugarren urtez jarraian irabazi du Juan Muguerza Nazioarteko Krosa, Elgoibarren. Emakumezkoen proban, berriz, Winfred Yavi kenyarra izan da onena, eta erakustaldia emanda nagusitu da.
Igandean jokatuko da Juan Mugerza Nazioarteko Krosa, Mintxetako zelaietan
Igande honetan, urtarrilak 18, egingo da Elgoibarko Nazioarteko Krosa. Juan Mugerza Krosaren 82. edizioa Mintxetako zelaietan egingo da, eta bertan izango dira lehen mailako hainbat atleta. Zuzenean jarraitzeko aukera egongo da, igandean, 12:00etatik aurrera, ETB1en.