Mendi-lasterketak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ehunmilak eta Goierriko2Haundiak lasterketak larunbatera atzeratu dituzte, alerta meteorologikoak direla eta

Hasiera batean, lehen lasterketa ostiraleko 18:00etan hasteko zegoen programatuta, eta bigarrena egun bereko 23:00etan hasteko.
Iazko lasterketetako parte-hartzaile bat. Argazkia: EITB
Iazko lasterketetako parte-hartzaile bat. Argazkia: EITB

Ostiral honetan, uztailak 11, lehiatzekoak ziren Ehunmilak (EHM) eta Goierriko2Haundiak (G2H) lasterketak larunbatera atzeratu dituzte, uztailaren 12ra, Euskalmetek ostegun honetan jakinarazi dituen eguraldi baldintzak direla eta.

Ordutegi aldaketa horren ondorioz, antolatzaileek jakinarazi dute hainbat aldaketa izango direla bi lasterketen programan.

Ehunmilak lasterketa larunbatean hasiko da, 11:00etan, eta parte-hartzaileek 31 ordu izango dituzte gehienez 125 kilometroko ibilbidea gauzatzeko.

Bestalde, G2H lasterketa 19:00etan hasiko da. Distantzia, ibilbidea eta proba amaitzeko gehienezko denbora (22 ordu) mantendu egingo dituzte.

Hasiera batean, lehen lasterketa ostiraleko 18:00etan hasteko zegoen programatuta, eta bigarrena egun bereko 23:00etan hasteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Mendia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ibai Larrea eta Oihana Zubillaga nagusitu dira Arrasate-Udalatx mendi-lasterketan

Gaur goizean, Arrasate-Udalatx mendi-lasterketaren hamargarren edizioa jokatu da, eta, gizonezkoetan, Ibai Larrea antzuolarrak irabazi du, hirugarrenez jarraian; Luis Puigvert kataluniarra izan da bigarren, eta Oier Zubeldia amezketarra, berriz, hirugarren. Emakumezkoetan, Oihana Zubillaga anoetarra izan da azkarrena, eta haren atzetik sailkatu dira Carrodilla Cabestre eta Ainhoa Sanz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X