Mendi lasterketak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Naiara Irigoyenek urrea irabazi du mendi lasterketen Europako txapelketan

Prokletije parke nazionalean jokatzen da lehiaketa, eta Europako 21 herrialdetako taldeak biltzen ditu, Skay, Skyultra eta kilometro bertikala modalitateetan.
Emakumezkoen podioa
Emakumezkoen podioa. Argazkia: Euskal Mendizael Federazioa

Naiara Irigoyen atleta nafarrak urrezko domina lortu du ostiral honetan Montenegron hasi den Europako Mendi Lasterketen Txapelketako kilometro bertikaleko proban.

Prokletije parke nazionalean jokatzen da lehiaketa, eta Europako 21 herrialdetako taldeak biltzen ditu, Skay, Skyultra eta kilometro bertikala modalitateetan.

Trazadura 3,9 kilometrokoa da eta bat desnibelekoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Mendia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ibai Larrea eta Oihana Zubillaga nagusitu dira Arrasate-Udalatx mendi-lasterketan

Gaur goizean, Arrasate-Udalatx mendi-lasterketaren hamargarren edizioa jokatu da, eta, gizonezkoetan, Ibai Larrea antzuolarrak irabazi du, hirugarrenez jarraian; Luis Puigvert kataluniarra izan da bigarren, eta Oier Zubeldia amezketarra, berriz, hirugarren. Emakumezkoetan, Oihana Zubillaga anoetarra izan da azkarrena, eta haren atzetik sailkatu dira Carrodilla Cabestre eta Ainhoa Sanz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X